(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak etxebizitzarako higiezinen BEZa % 4 jaitsi du asteazkena, 2011.eko abuztuak 31


Neurria aurtengo abuztuaren 20tik abenduaren 31 arte indarrean izango da, eta Estatuarekin zerga-ordainketa harmonizatzeko onartzen da


Nafarroako Gobernuak Balio Erantsiaren Zergaren (BEZ) aldaketa bat onartu du gaurko bilkuran; haren bidez, etxebizitzarako diren higiezinak ematean izugarri murriztu den% 4ko tipoan ordainduko dira zergak, orain arte indarrean zegoen % 8aren ordez. Tipo berria 2011ko abuztuaren 20tik abenduaren 31 arte indarrean izango da.

Balio Erantsiaren Zergaren (BEZ) 19/1992 Foru Legearen aldaketa hori Nafarroan BEZaren zerga-ordainketa harmonizatzeko egin da Espainiako Gobernuak erregimen bateratuaren legedian egindako aldaketekin, Foru Erkidego eta Estatuaren arteko Itun Ekonomikoak ezartzen duenaren arabera.

Nafarroako Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren aburuz, "aldaketa horrek Foru Erkidegoaren zerga-bilketan izango duen eragina era fidagarrian kalkulatzea oso zaila da; izan ere, ezinezkoa da jakitea bultzadak zer eragin izango duen etxebizitzak erosteko orduan eta, ondorioz, bildutako BEZan, kontuan hartuz, gainera, neurriak aldi baterako zer izaera duen; ia lau hilabete".

Gaurko bilkurako akordio horretan bertan, Nafarroako Gobernuak beste aldaketa bat sartu du BEZaren foru-legean, azken hori erabat nominala; hala, Estatuko Loterien eta Apustuen Erakunde Nazionalari" buruzko erreferentziaren ordez "Estatuko Loterien eta Apustuen Estatuko Sozietatea" jarri behar da, hau baita erakunde horren izen berria, eta "tasak" hitzaren ordez, "jokoaren gaineko zergak". Aldaketa horrek zerga-bilketan ez du eraginik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa