(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Hezkuntzako goi-kargudunei departamentuko oinarrizko ildoak aurkeztu dizkie

osteguna, 2011.eko irailak 1


Iribas kontseilaria zuzendari nagusiekin eta zerbitzuetako zuzendariekin elkartu da


José Iribas Sánchez de Boado Hezkuntza kontseilariak bilera egin du gaur goizean departamentua osatzen duten zuzendari nagusiekin, hezkuntzaren alorrean Nafarroako Gobernuaren ildo estrategikoen berri emateko eta departamentuko antolaketaren egitura aurkezteko. Bileran, Maximino Gómez Euskarabideko zuzendariak, Ignacio Iriarte idazkari nagusi teknikoak eta Hezkuntza Departamentuko egitura osatzen duten zerbitzuetako hamar zuzendariek ere parte hartu dute.

Iribasek taldeko kideei gogorarazi die "haien egitekoa ondo burutuz gero, horrek Nafarroako ikasleengan eragina izango duela". "Foru Erkidegoko haur guztien hezkuntza guk ondo egiten ditugun gauzen araberakoa da", esan du.

Bilerak amaiera eman dio kontseilariak agintean egin dituen lehen bi hileetako bileren zikloari. Guztira 50 batzar eta ekitaldi publiko izan ditu, barruan egindako bilerez gain.

Iribasek, uztailaren 6an, Bigarren Hezkuntzako Zuzendarien Bilera Nagusiko kideei egin zien harrera. Honako hauekin ere elkartu da: alkateak eta tokiko erakundeak, sindikatuak, mahai sektorialak, Arartekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Eskola Kontseilua, Gurasoen Mahaia eta NUPeko Gizarte Kontseilua..

Bestalde, denbora horretan zehar Nafarroako hainbat herritara joan da, besteak beste, Tutera (LHko ikasleei sariak banatu zizkien), Tafalla, Cadreita (0-3 urte arteko haurren eskola bat ireki zuen), Luzaide, Fustiñana, Arguedas, Noain edo Lerate, eta zenbait hedabiderekin elkarrizketak egin ditu. Gainera, joan den astean autonomia erkidego guztietako LHko irakasleentzako Energia Berriztagarrien arloko Eguneratze Teknikorako ikastaro bat ireki zuen. Bihar arte izango da Iruñean.

Horrez gain, adierazi behar da, kontseilariak gutun bana bidali diela Nafarroan lanean ari diren irakasleei.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa