(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 50.000 eurorekin finantzatu du gazte immigranteen taldeekin egindako bitartekotza-proiektu bat osteguna, 2011.eko irailak 1


Helburu horrekin, Sánchez de Muniáin kontseilariak hitzarmen bat sinatu du Ágora GKEarekin


Juan Luis Sánchez de Muniáin kontseilaria eta Bitartekotza Sozialeko Ágora Elkarteko presidente Daniel García. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Ágora GKEarekin lan egingo du gazte immigranteen taldeekin bitartekotzako proiektu baterako. Proiektu hori Iruñean eta Iruñerrian garatuko da eta, horretarako, Foru Gobernuak GKE horri 50.000 euro emango dio.

Helburu horrekin, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáinek hitzarmen bat sinatu du Bitartekotza Sozialeko Ágora Elkarteko presidente Daniel Garcíarekin.

Komunitateko Bitartekotza Sozialeko Ágora Elkarteak elkartzeko komunitate-espazioak sortzeko dagoen gero eta behar handiagoari erantzuna emateko sortu da, pertsonen arteko gatazkak konpondu ahal izateko eta komunitate guztiari eragiten dioten arazoei konponbideak emateko.

"Iruñea eta Iruñerrian gazte immigranteen taldeekin esku-hartzeko proiektua" izeneko bere proiektuaren hartzaileak formalki edo era informalean osatutako gazte-taldeak dira, Iruñean eta Iruñerrian daudenak, eta baita haiengandik hurbil dauden gazteak edo haien artekoak izateko arriskuan daudenak. Oro har, 15-25 urte arteko gazteak dira.

Proiektua Iruñeko Txantrea, Errotxapea, San Jorge eta Milagrosako auzoetan oinarrituko da, eta baita Iruñerriko Burlata, Atarrabia, Barañain, Antsoain eta Berriozar udalerrietan.

Beren jarduerak, topaguneak, taldeen kopurua eta haien ezaugarriak ezagutu eta hautemateko bideratuta daude, kaleko lanaren eta sareko lanaren bitartez eta herriz herri egindako ibilbide eta bideen bitartez.

GKEko kideek taldeen barnean hurbilketa eta legitimazioa bilatuko dute banakako esku-hartzeen bitartez. Esku-hartze horiek gizarte, prestakuntza, lan, zuzenbide eta administrazioko alorretan aholkularitza, informazioa eta bide-laguntza emateko orientatuta daude. Ekintza hori kalean bertan egingo da lehen esku-hartzeak ebatzi edo egiteko xedez, baina baita bulegoan ere; hemen jarraipen zehatzagoa eskatzen duten arazo zehatzagoak konponduko dira.

Banakako esku-hartzea taldeetakoak diren 40 gazterekin egingo da gutxienez, nahiz eta taldeetakoak ez diren zeharkako onuradunak ere izango diren.

Elkarteen arteko harremanak sustatzea bilatuko da, bai eta ekimenak nahiz esperientziak trukatzea ere barneko eta kanpoko koordinazioaren bidez. Horrek eskatzen du, barne-koordinazioko (astean behin) eta kanpo-koordinazioko (hilean behin, hiru hilean behin, urtean behin) bilerak egitea.

Nabarmendu behar da 2005. urtean Immigranteak Hartu eta Gizarteratzeko Laguntza Funtsa eratu zela, administrazioen arteko kooperazioko tresna bat. Haren helburua zen: immigranteak gizarteratzeko arloan jarduerak areagotzea, finantza-ahaleginak batzea eta informazioaren nahiz partekatutako ikaskuntzaren trukea erraztea

Horren ondorioz, Nafarroako Gobernuak eta Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioaren Immigrazio eta Emigrazioko Estatuko Idazkariak hitzarmen bat sinatu zuten, eta Ekintza Plan bat egitea erabaki zuten Autonomia Erkidego honetan (PAAIIN) immigranteak Hartu eta Gizarteratzeko. 2011. urtean hitzarmena luzatu egin da, Lan eta Immigrazio Ministerioarekin aurrez hala erabakita, eta bertan jardueretako baten moduan jasota geratu da GKEarekin izenpetutako lankidetza-hitzarmen hau eta baita hitz emandako kopurua ere.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa