(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2011-2012 ikasturterako beken deialdi orokorra ireki du erdi-mailako eta unibertsitateko ikasketetarako

osteguna, 2011.eko irailak 1


Oro har, beken zenbatekoa aurreko urtean baino % 3,3 gehiago da


Nafarroako Gobernuak datorren urriaren 31ra arte ireki du 2011-2012 ikasturterako beken deialdi orokorra erdi-mailako eta unibertsitateko ikasketetarako. Oro har, laguntzen zenbatekoa aurreko urtean baino % 3,3 gehiago da Horiek finantzatzeko, Foru Gobernuak 3.629.104 euro bideratu ditu guztira.

Hezkuntza Ministerioak eta/edo Eusko Jaurlaritzak ematen dituzten bekei dagokienez osagarriak dira, eta honako hauek ordaintzeko emango dira:

- Ikasketak edo matrikula; hala ere, laguntza hau ezin izango dute eskatu Hezkuntza Ministerioak, Nafarroako Gobernuak edo beste autonomia erkidego batek diruz lagundutako edo itundutako ikastetxeetan ikasten duten ikasleek. Matrikularen zenbatekoaren % 100 izan daiteke laguntza.

- Hiriarteko garraioa; betiere garraioa ordaintzeko laguntzarik jaso ez bada eta herrien arteko distantzia 5 kilometro edo gehiagokoa bada. Zenbatekoa distantziaren eta astero egin beharreko ibilbide kopuruaren araberakoa da. Hala ere, Nafarroako Gobernuak antolatzen duen unibertsitaterako garraioa erabiliz gero, ezin izango da jaso zerbitzu horretarako laguntzarik.

- Jantokia; ikasleak, eskolako ordutegia dela-eta, etxetik kanpo bi edo egun gehiagotan jan behar badu eta ikastetxearen herria familiaren etxebizitzatik 5 kilometro edo gehiagora badago, ez da jantokirako laguntzarik emango. Atal honetan, zenbatekoa 664 eurorainokoa izango da.

- Egoitza; distantziaren, aldizkako garraiobide ezaren edo eskoletara joateko joan-etorrien maiztasunaren arabera, 2.714 euro emango dira gehienez ere.  Ez dator bat garraio eta jantokirako lagutzekin edo Foru Gobernuak antolatutako unibertsitaterako garraiorako laguntzekin.

- Aparteko laguntza; beharrizan ekonomiko larria duten familientzat aparteko kasuetan emango da. Besteak beste, 3.373 euro baino gutxiagoko familiako per capita errenta erabilgarria dutela ziurtatu beharko da, baita laguntza jasoko duen ikaslea 1996ko urtarrilaren 1a baino lehenago jaio zela ere. 1.535 euro eta 1.121 euro emango dira gehienez ere unibertsitateko eta erdi-mailako heziketa zikloetarako, hurrenez hurren.

Nolanahi ere, kontzeptu guztiak batuta emango den zenbateko osoa ez da izango indarrean den Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren (LGS) zenbatekoa baino handiagoa (urtean 8.979,60 euro).

Inola ere ez da emango bekarik edo laguntzarik ikasketa hauetarako: hirugarren zikloa edo doktoretza, espezializazio ikasketak, karrera amaierako lana edo proiektua, tesinak eta unibertsitateetako tituluak, edo Haur, Lehen edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzetako ikasketak.

Ikastetxe publikoetan edo itundutako edo diruz lagundutako ikastetxe pribatuetan ikasten duten ikasleek ere ez dute jasoko bekarik, Ikaskuntza kontzeptuaren barruan, Lanbide Heziketako, Batxilergoko edo erdi-mailako bestelako ikasketak egiteko.

30 urtetik beherako seme-alabek edo % 33ko minusbaliotasuna izan eta guraso edo tutoreekin bizi diren 30 urtetik gorako seme-alabek egiten dituzten ikasketei dagokienez, gurasoek eta tutore legalek eskatu ahal izango dituzte laguntzak, beste familia unitate bat osatu badute izan ezik. Ikasleek ere eska dezakete, betiere ekonomikoki eta familiari dagokionez independenteak direla ziurtatzen badute, haien egoera zibila edozein dela ere.

Beka edo laguntza jasotzen duten ikasleek horiek lortzeko egin beharreko ikasketak estatuko ikastetxe publiko eta pribatuetan egingo dituzte. Ikastetxe horiek Hezkuntza Ministerioak edo kasuan kasuko autonomia erkidegoak aintzatetsi eta baimendutakoak izango dira. Deialdiak, horiez gain, eskatzaileek bete beharreko baldintza orokorrakekonomikoak eta akademikoak gehitu ditu.

Gogorarazi behar da, 2010-2011 ikasturterako aurreko deialdira 7.180 eskaera aurkeztu zirela, eta horietatik 3.153 onartu eta 4.027 ukatu zirela. Zenbateko osoa 5.089.498,90 euro izan zen, eta horietatik 2.408.636,63 euro eman zituen Nafarroako Gobernuak (kontuan izan behar da Foru Gobernuak ematen dituen bekak Hezkuntza Ministerioak eta/edo Eusko Jaurlaritzak ematen dituztenen osagarriak direla). Batez beste, beka bakoitzeko 1.614,18 euro eman ziren, gutxienez 36,86 euro eta gehienez 8.866,20 euro.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa