Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Foru Erkidegoaren tokiko 39 erakunderen hutsuneak betetzeko deialdia da
Transcripción textual del video
Jiménez lehendakariordeak iragarri du Nafarroako Gobernuak lan eskaintza publiko baterako deialdia egingo duela. Horrenbestez, bitarteko izaeraz lanean jarraitzen duten udaleko 12 idazkarik eta 31 kontu-hartzailek lanpostu bat jabetzan lortu ahal izango dute. Gainera, ziurtatu du deialdiak Konstituzio Auzitegiak 2009an ezarritako baldintza juridiko guztiak betetzen dituela; urte horretan auzitegi horrek aurreko deialdi bat baliogabetu zuen.
Funtzionario publikoak.
Nafarroako Gobernuak lan eskaintza publiko baterako deialdia egingo du. Horrenbestez, bitarteko izaeraz lanean jarraitzen duten udaleko 12 idazkarik eta 31 kontu-hartzailek lanpostu bat jabetzan lortu ahal izango dute. Ekimena lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko kontseilari Roberto Jiménezek iragarri du gaur; halaber, adierazi du lanpostu horietarako deialdia egiteko dagokion foru-agindua prest dagoela jada.
Lanpostuak Foru Erkidegoaren tokiko 39 erakunderen hutsuneak betetzeko dira. Udal-idazkarien kasuan, honako udal hauetakoak dira: Iruñea, Barañain, Antsoain, Cintruénigo, Murchante, Erriberri, Zizur Txikia, Caparroso, Etxarri Aranatz, Irurtzun, Esteribar eta Agoitz.
Kontu-hartzaileen lanpostuei dagokienez, honako herri hauetako hutsuneak beteko dira: Egues, Lizarra, Zizur Nagusia, Atarrabia, Berriozar, Baztan, Corella, Cintruénigo, Aranguren, Noáin, San Adrián, Huarte, Peralta, Zangoza, Lodosa, Berriobeiti, Castejón, Cascante, Viana, Azagra, Mendabia, Murchante, Bera, Erriberri, Beriain, Ribaforada, Orkoien, Milagro, Cortes, Zizur Txikia eta Andosilla
Probak 2012ko bigarren seihilekoaren aurretik egitea eragozten du legeak, baina deialdia, gutxienez, sei hilabete lehenago egitea eskatzen du. Hala, enplegatu publikoen talde horrek bitarteko izaerako egoera hori 2013ko hasieran amaitutzat ematea aurreikusten du.
Proben aurretik, jabetzan lanpostua lortuta duten udaletako idazkari eta kontu-hartzaileek hutsik dagoen lanpostu horietako bat eskuratzeko aukera izango dute, dagokien merezimendu-lehiaketaren bidez. Lanpostu horietakoren bat lortuko balute, haiek hutsik utzitakoak lehiaketara aterako lirateke.
Gaur iragarritako deialdiarekin, 2009ko ekainean sortu zen egoera konpontzen da, Konstituzio Auzitegiak prozesua baliogabetu zuenean bitartekoak idazkari eta kontu-hartzaile izateko. Epai horren ondorioz, 79 udal-idazkarik zituzten proba batzuk baliogabetu ziren.
Gainera, Nafarroako Gobernuak sustatutako eta Foru Parlamentuak onartutako prozesua ondoriorik gabe utzi zuen bitarteko izaerako arazoarekin amaitzeko; 2005ean, udaletan zeuden 211 idazkarietatik 131ri eragiten zien. Bitarteko moduan jarraitzen duten batzuk 25 urte baino gehiago daramate egoera horretan.
Deialdia argitaratu ondoren, bi hilabeteko epe bat zabalduko da udalek Nafarroako Gobernuari jakinarazi diezaioten, hala badagokio, betetzekoak izan daitezkeen lanpostuetan gorde beharreko minusbaliotasun-txanda. Gainera, epe horretan zonalde misto eta euskalduneko tokiko erakundeek idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuei dagokien hizkuntz eskakizuna zehaztu beharko dute.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen