(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 21.000 euroko diru-laguntza eman dio Elikagai Bankuari

ostirala, 2011.eko irailak 2


Erakunde hori Europar Batasunetik datozen elikagaiak Foru Erkidegoan doan banatzeaz arduratzen da


Nafarroako Gobernuaren eta Elikagai Bankuaren arteko hitzarmena sinatzen

Nafarroako Gobernuaren eta Elikagai Bankuaren arteko hitzarmena sinatzen. Ezkerretik eskuinera: Ignacio Guembe, Goicoechea kontseilaria, Carlos Almagro eta Miguel Artola. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Elikagai Bankua Fundazioak urteroko hitzarmena berritu dute. Hitzarmen horren bidez, erakundea izendatu da Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsaren (NBEF) bidez Europar Batasunetik datorren elikagai bidezko laguntza kudeatzeko. 21.000 euroko diru-laguntza eman zaio elikagaien banaketarako antolamendu eta logistika jarduerak finantzatzeko.

Elikagai bidezko laguntza banatzeko sistema Europar Batasunaren eskalan dago antolatuta. Hasieran, laguntza horiek estatu kideetako nekazaritzako eta elikagaigintzako hondarrak ziren, baina nekazaritzaren merkatuan Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) esku-hartze publikoa murriztu denez, laguntzak funts batetik jasotzen dira eta banaketaz arduratzen diren erakundeek eskuratzen dituzte zuzenean merkatuan. Urtero, Europako Batzordeak araudi bat argitaratzen du elikagaien funtsak estatu kideen artean banatzeko plana jasotzen duena. Espainiak 74,7 milioi euro jaso ditu 2011n.

Aurten, NBEFk Espainiara bidalitako elikagaien % 1,07 igorri ditu Nafarroara, hau da, 1.490.616,53 kilo janari (793.356,56 euro). Laguntza horien banaketa autonomia erkidegoetako gobernuek izendaturiko erakunde laguntzaileek kudeatzen dute. Nafarroako erakundea Elikagai Bankua da.

2010ean, Foru Erkidegoan 2.449.766 kilo janari banatu ziren, urte eta pertsonako 70 kiloren produktuak batez beste, eta kiloak 5 zentimoko balioa izan du. Datu horiek Elikagai Bankuaren urteko memorian jasotakoak dira. Banaketa lanetarako, erakunde horretan bolondresek burutzen dute (180 inguru daude gaur egun), eta funtzionamendu gastuetarako Nafarroako Gobernuaren laguntza eta EB eta Ingurumen eta Landagune eta Itsas Ministerioarena jasotzen dituzte. Azken bien laguntzak kudeatzen den elikagai kopuruarekiko proportzionalak izaten dira.

Elikagai Bankuak eta Nafarroako Gobernuak sinatu duten hitzarmenak ezartzen du elikagai bidezko laguntzak banakoek eta familiek egoera ezegonkorra gainditzeko dituzten zailtasunen arabera emango direla. Hortaz, hauek dira hartzaileak: haurrak edo adinduak dituzten familiak, ezgaituak edo lana lortzeko ezintasunak dituztenak, babesik gabeko adingabeak, tratu txarrak jaso dituzten emakumeak, gutxiengo etnikoak, etorkinak, errefuxiatuak eta babestuak, preso ohiak eta iragaitzazko bidaiariak.

Hauek sinatu dute hitzarmena: Ignacio Guembe Cervera Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak, Nafarroako Gobernuaren ordezkari gisa, eta Carlos Almagro Gutiérrez Nafarroako Elikagai Bankuko zuzendariak. Azken horrekin batera izan da Miguel Artola Elbusto EBko elikagai programaren erakundeko arduraduna. Hitzarmena izenpetzeko ekitaldiaren buru Lourdes Goicoechea Zubelzu Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilaria izan da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa