(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 4,9 milioi euro inbertitu du Orkoiengo Haur eta Lehen Hezkuntzako HI berrian ostirala, 2011.eko irailak 2


Iribas kontseilariak ikastetxeko obrak bisitatu ditu gaur; bertan D eredua emango da eta maila bakoitzeko hiru unitaterako lekua izango du


Nafarroako Gobernuak 4,9 milioi euro inbertitu du Orkoiengo Haur eta Lehen Hezkuntzako HI berrian

Larrea, Huarte, Iribar kontseilaria, Arróniz eta García de Albéniz. Hondoan, APYMA Gurasoen Elkarteko aita-amak. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernua 4.982.908 euro inbertitzen ari da Orkoiengo Haur eta Lehen Hezkuntzako herri-ikastetxe berriaren eraikuntzan, eraikuntzaren lehen fasean dagoena. Hezkuntzako kontseilari José Iribas Sánchez de Boadok ikastetxeko obrak bisitatu ditu gaur; harekin izan dira, Hezkuntza Baliabideek zuzendari nagusi Iñigo Huarte, Orkoiengo alkate Carlos Arróniz, eta Imanol García Pérez de Albéniz arkitektoa, bai eta APYMA Gurasoen Elkarteko ordezkariak ere.

D eredua emango duen ikastetxe berriak (euskaraz osorik eta gaztelania ikasgai moduan landuz), Haur eta Lehen Hezkuntzako hiru unitaterako lekua izango du, eta 2011-2012 ikasturte honetan, guztira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko 141 ikasle hartzea aurreikusita dago, zazpi taldetan banatuta.

Proiektua bi fasetan garatzen da. Lehenengo fasearen barnean Haur Hezkuntzako bederatzi ikasgela eraikiko dira, dagokien instalazio osagarriekin eta jantoki-zerbitzuarekin, eta irailaren 30erako amaituta izango da. Proiektuko fase honen kostua 2.282.908 eurokoa da, guztira.

Aipatu behar da, lehen fase hau 2011ko apirilerako amaituta izatea aurreikusita zegoela, baina udalerriko udalak emandako lursailean, ura eramateko hodietan sortutako arazoek lanak etetea ekarri zuen eta, horren ondorioz, obraren amaiera atzeratzea.


El Gobierno de Navarra invierte 4,9 millones de euros en el nuevo C.P de Infantil y Primaria de Orkoien

Etorkizuneko ikastetxearen ikuspegi panoramikoa. ( irudia handitu )

Hala, ikasturtearen hasieratik (irailak 7) obrak amaitu artean, haurrak Udalak xede horretarako prestatu dituen San Migelgo herri-ikastetxeko lau ikasgelatan eta udal-kiroldegiko hiru gelatan izango dira, biak ere Orkoienen.

Bigarren fasearen barnean Lehen Hezkuntzako hiru linea daude dagozkien instalazio osagarriekin, eta 2013/2014 ikasturtean abian jartzea aurreikusten da.

Proiektua Alcolea + Tárrago Arkitektoak, EDA Arkitektura eta Naven, instalazioen ingeniaritza enpresaen esku dago. Lehen fase honetako esleipendun enpresa IC Construcción, Ingeniería y Gestión de Obras, SA da eta gauzatze materialaren zuzendaritza ISL Gestión de Obras EMLS enpresari dagokio.

1.405 metroko azalera erabilgarria

Lehen faseko proiektuko espazioak 1.405,15 metro koadroko azalera erabilgarri batean banatzen dira, eta honako hauek dira: haurrentzako bederatzi ikasgela dagokien biltegiekin (bakoitza 60 metro koadrokoa), psikomotrizitateko bat (110 m2), irakasle-gela (51,51 m2), APYMA. Gurasoen Elkartearen gela (32,59 m2), zuzendaritza-bulegoa (15,5 m2), atezaindegia (22,90 m2), idazkaritza (33,69 m2), hezkuntza bereziko bulegoa (27,59 m2), orientatzailearen bulegoa (16,10 m2), administrazio-bulegoa (15,93 m2), logopedaren bulegoa (16,10 m2), ikasleentzako bost komun (13,61 m2 bakoitza), irakasleen komun bat (16,73 m2), garbiketako gela bat (9,44 m2), instalazio-gela bat (59,73 m2), biltegia (30,78 m2) eta sukaldeko aldagela duen biltegia (34,87 m2), sukaldea (41,60 m2) eta jantokia (259,17 m2).

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa