Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Sarriguren, Ardanaz, Badostain eta Erripagañako 5.898 pertsona artatuko ditu
Vera kontseilaria eta Andía, gaur goizean izan duten bileraren une batean.
(
irudia handitu
)
Urriaren 1ean Sarriguengo (Eguesibar) osasun-zentroa abian jarriko da, Sarrigurengo oinarrizko zonalderako lehen mailako arreta eskainiko du, eta nukleo horretako 5.898 pertsona artatuko ditu. Eguesibarreko Ardanaz eta Badostaingo udalerriei eta baita Erripagaña udalerriari ere lehen mailako arreta eskainiko die. Biztanle horiek guztiak orain arte Mendillorriko (Iruñea) alboko oinarrizko zonaldean artatzen ziren.
Osauneko kontseilari Marta Vera Janín Eguesibareko alkate José A. Andíarekin bildu da gaur, zentroa noiz irekiko den esateko.
Eraikin berrian ere, haur eta gazteen osasun mentaleko zentroko eta inguruko emakumeari arreta emateko zentroko instalazioak egongo dira. Eraikina lau solairutan banatzen da: haur eta gazteen osasun mentaleko zentroa dagoen sotoak (iragan uztailean abian dena); behe eta lehen solairuak, lehen mailako arretako zentrorako direnak, eta hirugarren solairua; azken honetan emakumeari arreta emateko zentroa dago.
Zerbitzuko lan-taldea 13 langilek osatzen dute: hiru familia-medikuk, bi pediatrek, erizaintzako langileek (lau), gizarte-langile batek eta hiru administrarik. Kopuru hori sendotzen joango da biztanle-kopurua igo ahala.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen