(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Torres kontseilaria adimen ezintasuna dutenen aldeko Nafarroako Elkarteen Federazioarekin elkartu da
ostirala, 2011.eko irailak 2


Federazioko GKE-ek banaka jasotzen duten laguntzez gain, Nafarroako Gobernuak 2010ean 28.200 euro eta 2011n 39.280 euro eman dizkio federazioari


Ezkerretik eskuinera: Marta Lachen, Antonia Alonso, Torres kontseilaria, Ana Abaitua, Gerardo Posada eta Ramón Loitegui ( irudia handitu )

Elena Torres Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria kontseilariak adimen ezintasuna dutenen eta familiakoen aldeko Nafarroako Elkarte eta Erakundeen Federazioko ordezkariei (FEAPS Nafarroa) egin die harrera bere bulegoan. Elkarte hori gobernuz kanpokoa eta irabazi asmorik gabekoa da, eta adimen ezintasuna duten eta horien familiako 3.000 pertsonak baino gehiagok osatzen dute.

Bilera taldearen beharrizanen, berehalako jardueren eta federazioaren barruko GKE-en etorkizuneko proiektuen inguruan kontseilariarekin hitz egiteko da.

FEAPS Nafarroak honako hauek eskaintzen ditu: komunikazio eta kontzientziazio zerbitzuak ikastaroen, jardunaldien, hitzaldien, eta abarren bidez; adimen ezintasuna duten helduen autokudeaketarako zerbitzuak (komunikatzeko ohitura hartzeko edo autonomia handiagoa izateko aldizka elkartzen diren taldeen bidez); bolondresentzako, ezintasunak dituztenentzako, familientzako eta profesionalentzako trebakuntza eta ikaskuntza; aisialdia eta denbora librea (oporretarako programak proposatzen ditu); familiei arreta emateko zerbitzua eta boluntariotza. Nafarroako Gobernuak jarduera horiek sustatzen ditu elkartegintza indartzeko diru-laguntza emanez: 2010ean 28.200 euro eta 2011n 39.280 euro. Horiez gain, federazioko GKE-ek banaka laguntzak jasotzen dituzte.

Federazioa 14 elkarte eta erakundek osatzen dute: Anfas, Bidean Elkartea, Isterria HBZ, Atena Psicoballet Fundazioa, Ciganda Ferrer Fundazioa, Tutelar Navarra Fundazioa, Javier Egoitza, Andrés Muñoz Garde APYMA HBZ, El Molino APYMA HBZ, Isterria APYMA HBZ, Torre Monreal APYMA HBZ, APYMA Monjardín Eguneko Zentroa, APYMA La Atalaya Egoitza eta Eguneko Zentroa, APYMA Oncineda Egoitza.

Kontseilariari iragarritakoaren arabera, irailaren 22an (ostirala), FEAPS, ANFAS, NUP eta FEAPS Nafarroak antolatutako "Ciudadanos de pleno derecho" (Eskubide osoko herritarrak) izeneko jardunaldia egingo dute ezintasunak dituzten pertsonen eskubideak argi uzteko, gai horren inguruan Nazio Batuen Erakundeak egin zuen bilera oinarri.  Jardunaldian Estatuko Fiskaltza Nagusiko epailetzako kideek, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak edo Ezintasunak dituzten Pertsonen Ordezkarien Espainiako Batzordeak esku hartuko dute.

Hauek izan dira gaurko bileran: Antonia Alonso FEAPSeko presidentea eta Ana Abaitua zuzendaritza taldeko kidea, Marta Lachen Komunikazio arduraduna, Ramón Loitegui Tutelar Fundazioko presidentea eta ANFASeko kudeatzailea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa