(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak helduentzako euskara-ikastaroetan matrikulatzeko epea zabaldu du Zubiarte Euskaltegian astelehena, 2011.eko irailak 5


Irailaren 9ra arte, matrikula unibertsitarioak ez diren irakasleentzako euskara-ikastaroetarako izango da


Nafarroako Gobernuak irailaren 6tik eta hil honen 13ra arte, euskara ikasteko helduentzako ikastaroen matrikula zabalduko du. Ikastaro horiek Hezkuntza Departamentuaren mende dagoen Zubiarte Euskaltegi Publikoan emango dira 2011ko irailaren 29tik 2012ko otsailaren 3a bitartean aipatutako zentro horretan (Huarteko Zubiarte kalean dago).

Eskaintzen diren ikastaroak presentziazkoak dira, erdi-presentziazkoak, urrutiko autoikaskuntzako ikastaroak bertan irakasleak izanik, EGA titulua prestatzeko erdi-presentziazkoak, hizketako ikastaro zehatzak eta txandetan lan egiten duten pertsonentzako talde zehatzak. 2011-12 ikastaroaren bigarren lau hilekorako beste matrikula bat egin beharko da 2012ko urtarrilaren 19tik 25a bitartean (ikastaroak otsailaren 9tik ekainaren 14a bitartean emango dira).

Eskaintza osoa Zubiarte Euskaltegiko webgunean ikus daiteke edo 948 36 10 91 telefonora dei eginez.

Unibertsitarioak ez diren irakasleentzako ikastaroak

Bestalde, Departamentu horretako Hizkuntza eta Irakaskuntza Artistikoen Euskara Zerbitzuak irailaren 9ra arte euskararen ikastaro estentsiboetan matrikulatzeko epea zabalik du, presentzialak nahiz autoikaskuntzakoak. Ikastaro horiek unibertsitarioak ez diren irakasleentzat da.

A1 C1 arteko ikaskuntza-maila guztietako ikastaro horiek Huarteko Zubiarte Euskaltegian emango dira, 2011ko irailetik 2012ko maiatzera arte.

Ikastaro presentzialak astean sei ordukoak izango dira, bi saiotan banatuta 17:30etik 20:30ak bitartean, astelehen eta asteazkenetan edo astearte eta ostegunetan.

Autoikaskuntzako ikastaroa, gutxienez, astean lau orduko banakako lana izango da on line bidez BOGA programa eta ariketa osagarriak erabiliz, eta ikastaroko irakaslearekin taldean hitz egiteko bi ordutako saioa astean.

Matrikula ikastaro@navarra.es helbide elektronikora bidali behar da. Ikastaroei buruzko informazioa eta eskaera-ereduak Nafarroako Gobernuaren atariari dagokion webgunean aurki daitezke.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa