(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Erkidegoko urtegien gaitasunak % 37 egin du behera Abuztuan

astelehena, 2011.eko irailak 5


Hilabete horretako tenperaturak lurralde osoko batez besteko historikoa baino altuagoak izan ziren, Leitzan eta Zubirin izan ezik


Abuztua oso hilabete beroa eta lehorra izan da Nafarroan, ia behatoki meteorologiko guztietan denboraldi horretako batez besteko historikoa baino altuagoa izan da tenperatura. Ondorioz, urtegien gaitasuna uztaileko % 53tik % 37ra jaitsi zen.

Abuztuan erregistratu ziren tenperaturak denboraldi horretako batez besteko historikoa baino altuagoak izan ziren estazio guztietan, bitan izan ezik: Leitzan (-0,8º C) eta Zubirin (-0,1º C). Erdialdean, balioak batez bestekoa baino 1 eta 1,9º C altuagoak izan ziren, kantauri aldeko zonaldeko balioak batez besteko historikoa baino 0 eta 1º C altuagoak, eta Iruñeko (2,3º C) eta Erroko (2,1º C) tenperatura batez bestekoa baino 2º C altuagoa izan zen.

Prezipitazioak gehienez ere 25 l/m2-koak izan ziren, kantauri aldeko zonaldean eta Pirinioetako goiko inguruetan izan ezik; horietan 25 eta 43 l/m2 artean bota zuen. Prezipitazioaren portzentajeak ez dira batez besteko historikoa baino % 25 gehiago izan Foru Erkidegoko leku gehienetan. Salbuespenak isurialde atlantikoan eta Pirinioetako goialdean eman dira, baita Lizarrerriko eta Erdialdeko hainbat lekutan ere. Azken horietako balioak garai horretarako espero denaren % 25 eta % 50 artekoa izan dira. Iparraldeko zenbait behatokitan, Bertizen, Azpirotzen eta Azanzan esaterako, azken 20 urteetako hileko prezipitazio mailarik baxuenak erregistratu dira. Donezteben jaso den euri kopurua (6 l/m2) azken 78 urteetatako kopururik baxuena izan da.

Ekaitzak eragindako prezipitazioak gutxi izan ziren. 5ean eta 18an erregistratu zirenak zertxobait biziagoak izan ziren, 10 minutuan 12 l/m2 egin zuen Arangoitin 5ean, eta 9,3 l/m2 (Oskotz) eta 8,1 l/m2 (Gorramendi) 10minutuan 18an. Azken egun horretan, Etxalar, Galbarra eta Goizuetako prezipitazioak kazkabar gisa erori ziren.

Urtea hasi denetik, nekazaritzan, pilatutako prezipitazio portzentajea batez besteko historikoarekin alderatuta % 75 eta % 99 artekoa izan da ia Nafarroa osoan, Lizarrerriko hegoaldean, Erriberagoitiko mendebaldean eta Erriberabeitiko hegoaldean izan ezik. Hango balioak % 63 eta % 75 artekoak izan ziren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa