(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 35 urte baino gutxiago dituzten gazteentzako erosteko aukera ematen duen alokairua jarri du abian

astelehena, 2011.eko irailak 5


Astiz kontseilaria Buztintxurira (Iruña) joan da datorren irailaren 20tik aurrera esleituko diren 55 etxebizitzako promozioa ikustera


Agintariak etxebizitzen teilatuan

Astiz kontseilaria etxebizitzen teilatuan ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak etxebizitzen modalitate berri bat jarri du abian: 35 urtetik beherako gazteentzako alokairua da, erosteko aukera ematen duena. Anai Astiz Sustapen eta Etxebizitza kontseilaria Iruñeko Buztintxuri auzora joan da modalitate horretako 55 etxebizitzako promozio bat ikustera. Datorren irailaren 20tik aurrera esleituko dituzte.

Astizek azpimarratu du "Nafarroako Gobernuak lehen aldiz eskaintzen dio gazteriari modalitate hori". Helburua zera da: "Etxebizitzaren alorrean, gizartearen beharrizanei erantzutea eta gazteentzako alokairuaren eta hori eskuratzeko erraztasunen inguruan gizarteak geroz eta gehiago eskatzen duenaren ardura hartzea".

55 etxebizitzak Iruñeko Ventura Rodríguez kalean daude eta irailaren 20tik aurrera esleituko dituzte abuztuaren 31n eskatzaileen erroldan izena emanda daudenen artean, betiere 35 urtetik beherakoak izan badira eskaria egitean eta familiako kideen kopurua lau baino handiagoa ez bada.


Agintariak etxebizitzak ikustera joan dira

Astiz kontseilaria Buztintxurin izan da gazteek aloka ditzaketen eta erosteko aukera ematen duten 55 etxebizitza ikusteko ( irudia handitu )

Promozio horretako etxebizitzen obrak 2009ko urriaren 1ean hasi zituzten eta 2011ko ekainaren 29an bukatu. Iruñeko Udalari 2006ko urriaren 7an erositako lursailean eraiki dira.

55 etxebizitzetatik 47k bi gela dituzte eta 8k gela bat. Bi gelako etxebizitzek 62 eta 75 metro koadro artean dituzte, eta gela bakarrekoek 40 eta 46 metro koadro artean. Guztiek garajea eta trastelekua dituzte. Errentan hartzeko prezioa 324 euro (txikiena) eta 541 euro (handiena) artekoa da hilean.

Astizek esan du: "Hala, Nafarroako gazteei etxebizitza lehen aldiz eskuratzeko aukera ematen zaie, eta etorkizunean etxebizitzen jabeak izan nahi izanez gero, hala egin ahal izango dute".

Sustapen eta Etxebizitza kontseilariarekin batera izan dira Marie Gómez Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Luis Cruchaga VINSAko zuzendari kudeatzailea, Teodoro Hoyos Obras y Construcciones La Mejana, S.A. enpresa eraikitzaileko kudeatzailea, Francisco Bellido, Javier Fernández eta César Sesma arkitektoak, eta José Ignacio Domezain eta Juana Ochoa aparejadoreak. VINSAtik Antonio Prieto (arkitektoa) eta David Chocarro (aparejadorea) obra ikuskatzeko arduradunak ere joan dira.

Goiko argazki-oina (ezkerretik eskuinera): Hoyos, Ochoa, Sesma, Prieto, Fernández, Astiz, Gómez, Bellido eta Cruchaga.

Beheko argazki-oina (ezkerretik esuinera): Gómez, Prieto, Astiz, Cruchaga, Ochoa, Hoyos eta Sesma.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa