(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 1,3 milioi euro eman ditu 21 doktorego tesi egiteko
asteartea, 2011.eko irailak 6


Horietatik hamabost Nafarroako unibertsitate batean egingo dira, bost Espainiako gainerako unibertsitateetan eta bat atzerriko ikastetxe batean


Nafarroako Gobernuak 1.363.279 euroko laguntzak ematea erabaki du 21 pertsonak doktorego tesiak egin eta doktore titulua lor dezaten.

Programaren helburua ezagutza-alor guztietan doktore trebakuntza sustatzea da, eta laguntzak unibertsitateko tituludunei ematen zaizkie estatuko edo atzerriko ikastetxe eta unibertsitateetan treba daitezen. Hortaz, 21 ikertzaileetatik 15ek Nafarroako unibertsitate batean ikasiko dute, 5ek Espainiako gainerako unibertsitateetan eta batek atzerriko ikastetxe batean.

Laguntza horiek gehienez ere lau urteko prestakuntza prozesu baterako emango dira, eta prozesu hori bitan banatuko da: bekaren fasea eta kontratuaren fasea. Hilero 1.150 euro gordin emango dira. Esleipendun bakoitzak 29.900 euro jasoko ditu guztira denboraldi horretan (13.800 euro bekarena eta 16.100 euro kontratuarena). Horrez gan, gehienez ere 2.000 euroko osagarria jasoko da ikasketak atzerrian eginez gero.

Laguntza jasoko dutenak

Deialdian ezarritakoaren arabera, diru-laguntza hori lortu ahal izango dute Nafarroan erroldatuta egon direnak, etenik egin gabe, eskaerako datatik atzera zenbatuta gutxienez urtebetean. Hala ere, gutxienez ere 10 urtean Nafarroan erroldatuta egon direnen eskaerak onartuko dira, nahiz eta antzinatasun baldintza ez bete deialdi honen xedearekin loturiko goi-mailako ikasketak Nafarroatik kanpo egin izanagatik.

Salbuespen gisa, Nafarroan jaio baina erroldatuta ez daudenek ere laguntza jaso ahal izango dute, Foru Erkidegoko unibertsitate batean doktorego programa batean matrikulatuz gero. Gainera, doktorego programa batera sartzeko aukera ematen duten ikasketen titulua eduki edo ikasketak amaituta izan behar dituzte.

Halaber, doktoregoa egiteko aukera ematen duten ikasketak atzerrian egin edo titulua atzerrian lortu dutenak ere barne hartzen dira, betiere Europako goi mailako hezkuntzako esparruko goi mailako erakunde batek emandako tituluak titulua ematen duen herrialdean doktorego ikasketak egiteko bidea ematen badiete.

Azkenik, doktoregoa egiteko aukera ematen duten tituluak Europako goi mailako hezkuntzako esparrutik kanpoko sistemetakoak direnean, homologaziorik gabe egin dezakete doktoregoa, baina, aurrez, unibertsitateak egiaztatu behar du tituluak Espainiako kasuan kasuko tituluen baliokidea den prestakuntza maila egiaztatzen duela eta titulua ematen duen herrialdean doktorego ikasketak egiteko bidea ematen duela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa