(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 1,6 milioi euro eman ditu Iruñeko Eraikuntzako X. Eskola Tailerra finantzatzeko

asteartea, 2011.eko irailak 6


Goicoechea kontseilariak eta Enrique Maya hiriburuko alkateak gazteak laneratzeko programako jarduerak inauguratu dituzte


Iruñeko Eraikuntzako X. Eskola Tailerraren irekiera ekitaldia

Iruñeko Eraikuntzako Eskola Tailerraren irekiera ekitaldia. Goicoechea kontseilaria eta Maya alkatea Ignacio Barberena zuzendariaren (erdian) azalpenak entzuten. ( irudia handitu )

Iruñeko Eraikuntzako X. Eskola Tailerrean gaur hasi dituzte jarduerak ekitaldi baten bidez. Han izan dira Lourdes Goicoechea Zubelzu Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilaria, Enrique Maya Iruñeko alkatea, Ignacio Barberena zentroko zuzendaria eta beste agintari batzuk.

Eskola Tailerretan 16 eta 24 urte arteko gazte langabetuek lan egin eta lanbiderako okupazio heziketa jasotzen dute eta benetako lanetan jarduten dira, hala, lanbiderako trebatzen dira eta lan merkatuan sartzen laguntzen zaie. Aurreikusitakoaren arabera, eskola tailerrean parte hartzen dutenen % 70ek lana lortzen dute urtebeteko trebakuntza aldia amaitzean (3.600 ordu, horietatik 3.260 ordu espezialitateko trebakuntza teknikorako eta 340 ordu trebakuntza osagarrirako).


Iruñeko Eraikuntzako Eskola Tailerra

Iruñeko Eraikuntzako Eskola Tailerraren irekiera ekitaldira agertu direnak ( irudia handitu )

Gaur ireki duten eskola tailerraren aurrekontua 2.261.841 euro da. Zenbateko horretatik 1.623.776 euro Nafarroako Gobernuak eman ditu Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez, eta gainerakoa (638.064 euro) Iruñeko Udalak eman du erakunde sustatzailea den aldetik. Trebakuntzarako programa Nafarroako Gobernuak eta Europako Gizarte Funtsak ere finantzatzen dute, Nafarroako Industria eta Merkataritza Ganberarekin eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin elkarlanean.

Eskola tailerren programa 1986an jarri zen abian Nafarroan, eta ordutik 2.704 ikaslek hartu dute parte. Hasieratik, Nafarroako Gobernuak 47,53 milioi euro inbertitu ditu proiektuan.

Eraikuntzako Eskola Tailerrak Landaben Poligonoan hasi ditu gaur jarduerak, eta eraikinak birgaitzeko prestakuntza eskaintzen du hiru espezialitatetan:  igeltserotza, birgaitzeak eta berritzeak (30 plaza), hargintza eta ondarearen zaintza (15 plaza) eta arotzeria, muntaketa eta zaharberritzea (15 plaza).

Guztira 60 ikasle daude eskola tailerrean, eta horietatik 6 emakumeak dira. Ikasleen batez besteko adina 19 urte da eta % 60k ez du inoiz ere lanik egin. Ikasketa mailari dagokionez, % 33k lehen mailako ikasketak baino ez ditu, % 32k DBHko bigarren mailara arte ikasi  du, eta gainontzekoak DBHko laugarren mailara arte. % 47k jatorri etorkina dute.

Irakasleen tadea eskolako zuzendariak, irakasten diren lanbideetako 8 monitorek, 2 arkitekto teknikok (3/4eko lanaldia) eta oinarrizko hezkuntzako irakasle batek (lanaldi erdia) osatzen dute.

Eskola tailerren helburua ikasleek egiten duten lana komunitatearen ongizaterako izatea ere bada, egindako lana gizarte obra edo zerbitzu gisa itzulita. Eraikuntzako eskola tailerraren kasuan, ikasleek Iruñeko hainbat gizarte obratan parte hartuko dute: San Juan auzoko tutoretzapeko Txoko Berri apartamentuetatik lau berritu, Zolina kaleko udalaren bulegoak berritu, udal hilerriko itxiera murrua zaharberritu, San Pedro Monasterio Zaharraren barruko patioa zolatu eta kaleetan seinaleak jarri, San Francisco ikastetxeko egurrezko leihoak berreraiki eta etxabeak eta udalaren etxeak egokitzeko arotzeriako hainbat obra burutzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa