(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Poloniako ordezkaritza bat Nafarroa bisitatzen ari da bertako industria-berrikuntzaren eredua ezagutzeko asteartea, 2011.eko irailak 6


Teknologia-zentro, unibertsitate eta enpresen artean berrikuntza eta kooperazioko esperientziak trukatzeko hiru proiektu europarretan parte hartzen du Nafarroako Gobernuak


Lodz-eko ordezkaritza (Polonia) Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalaren (CENER) egoitzaren aurrean. ( irudia handitu )

Lodz-eko probintzia poloniarreko ordezkaritza bat Nafarroan izan zen iragan abuztuaren 31n eta irailaren 1ean Nafarroako Gobernuak garatzen duen industria-berrikuntzan zer politika dun ezagutzeko eta, zehazki, enpresa, teknologia-zentro eta unibertsitateen arteko kooperazio-programak ezagutzeko. Bisita Foru Erkidegoak parte hartzen duen Making Knowledge Work proiektu europarrean aurreikusitako jardueren barnean kokatzen da.

Lodz-eko Gobernuaren ordezkariez eta probintzia horretako bi unibertsitate eta bi teknologia-zentrotako ordezkariez osatutako ordezkaritza poloniarrak bilerak izan zituen Nafarroako Zentro Teknologikoen Sareko (RETECNA)Nafarroako Industriaren Elkarteko (AIN) Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroko (CEIN) ordezkariekin. Bilera horietan, Euroinnova Navarra programaren barnean I+G+b-ko proiektuak sortzen pilatutako metodologia nahiz esperientziei buruzko informazioa jaso zuten.

2008 eta 2010 artean, Nafarroako Gobernuak I+G+b-ren barnean dauden 40 proiektu finantzatu ditu programa honetan, eta ordezkaritza poloniarreko kideek proiektu horietako zenbaiten emaitzak ezagutu ahal izan zituzten: Elikagaien Teknologia eta Segurtasunerako Zentro Nazionalaren (CNTA) "Elikagai funtzionalak"AH Asociados enpresaren "Nanocons", eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren "Eguzki-irradiantzia".

Ordezkaritza poloniarrak Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalaren (CENER) instalazioak ere bisitatu zituen, eta baita Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroko (CEIN) Navarra Factori espazioa ere, Noainen.

Making Knowlegde Work proiektua Europako Eskualdeen Garapenerako Funtsak (FEDER) kofinantzatzen du eta Eindhoven eskualde holandarra da buru; bertan Europako beste 12 eskualdetako kideek parte hartzen dute. Proiektu honen barnean, Flandia (Belgika), Nord Pas de Calais (Frantzia), North-West (Erresuma Batua) eta Kujawsko-Pomorskie (Polonia) eskualde europarretako ordezkariek 2010eko azaroan Nafarroa bisitatu zuten.

Nafarroako Gobernuak, gainera, INTERREG IVC:Euris programak kofinantzatutako beste bi ekimenetan parte hartzen du, berrikuntza irekiaren esparruan esperientziak nahiz politikak trukatzeko bideratuta dudenak, eta arlo horretan Nafarroako Gobernua buru da; eta "Scinnopoli", berrikuntza-politiken eraginaren neurketarekin lotutako ohitura onen transferentziak oinarritutakoa (Foru Gobernua bertako kide da).

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa