(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako eta Espainiako gobernuek menpekotasuna prebenitzeari buruzko ikerkuntza-proiektu bat abian jartzeko erabakia hartu dute asteartea, 2011.eko irailak 6


Erabakia Torres kontseilariak eta Pajín ministroak hartu dute


Transcripción textual del video

Torres kontseilariak jakinarazi duenez, Nafarroa eta Espainiako gobernuek ikerkuntza aplikatuko proiektu pilotu bat abian jartzeko erabakia hartu dute Foru Erkidegoan autonomia pertsonala sustatzeko eta menpekotasuna prebenitzeko.

Proiektua Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan garatuko zen. Haren helburua pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da, prebentzio-arloan eta autonomiaren sustapenean jardutea eta, hortaz, kostu soziosanitarioak aurreztea.

Pajín, Torres eta Monzón bileran

Pajín ministroak Torres kontseilariarekin eta Javier Monzónekin egindako bilera. ( irudia handitu )

Nafarroa eta Espainiako gobernuek ikerkuntza aplikatuko proiektu pilotu bat abian jartzeko erabakia hartu dute autonomia pertsonala sustatzeko eta Foru Erkidegoan menpekotasuna prebenitzeko.

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko kontseilari Elena Torresek Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasuneko ministro Leire Pajín-i planteatutako ekimenak Gobernu Zentralaren babesa jaso du. Gobernu Zentralak, ekimena abian jartzeko, konpromisoa hartu du elkarrekin lan egiteko eta ondoren beste autonomia erkidego batzuetara zabaltzeko.

Proiektua Foru Gobernuaren mende dagoen Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan garatuko zen; hark, jada, programa zehatzak ditu, adin nagusikoen osasuna zaintzeko, umeen obesitatearentzat, bularreko minbiziarentzat, eta bihotzekoren bat izan duten pertsonei arreta eskaintzeko.

Autonomia pertsonala sustatzeko eta menpekotasuna prebenitzeko proposatu den programa berri horren xedea, pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da, prebentzio-arloan eta autonomiaren sustapenean jardutea eta, hortaz, kostu soziosanitarioak aurreztea.

2011ko uztailaren 31n, 14.173 pertsona menpekotasuneko zerbitzuaz baliatzen zen Nafarroan. "Foru Erkidegoak –kontseilariak gogora ekarri duenez- estatuko legeak adierazten duena baino arreta-maila handiagoak ditu".

 

Bestalde, Torresek "oso positibotzat" jo du ministroaren izandako bilera, eta elkarrekin lan egiteko nahia helarazi dio; interes hori, gainera, "partekatua dela badakit"; "izan ere, administrazioen artean lan eginez errazagoa de pertsonen alde eta beren bizi-kalitatearen alde jardutea".

Datozen egunotan, bi administrazioek proiektua gauza dadin lan egingo dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa