(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2011ko aurrekontuaren % 3,9 ez du gastatuko


asteazkena, 2011.eko irailak 7


Neurri horrek BPGren % 1,3ko defizitaren konpromisoa betetzeko bidea emango du


Transcripción textual del video

Miranda presidenteordeak jakinarazi du Nafarroako Gobernuak 2011ko aurrekontuaren % 3,9 ez gastatzea erabaki duela Estatuarekin adostutako BPGren % 1,3ko defizita betetzeko konpromisoa konplitzeko.

Nafarroako Gobernuak 2011ko aurrekontuaren % 3,9 ez gastatzea onartu du, estatuarekin adostutako BPGren % 1,3ko defizita betetzeko konpromisoa konplitzeko.

Erabaki hori hartzeko arrazoiak hauek dira: alde batetik, aurreikusitako zerga bilketa txikiagoa da (aurrekontuan ezarritakoa baino % 4,2 gutxiago), 2010ean bildutakoa baino % 6,1 gehiago bada ere. Zehazki, 2011ko ekitaldiaren amaierarako aurreikusi den bilketaren zenbateko berria 3.121,3 milioi eurokoa da, eta 2010ean 2.940,6 milioi eurokoa izan zen.

Beste alde batetik, 2011ko ekitaldiaren amaierarako estatuaren kontabilitatearen araberako doikuntzen aurreikuspena hasieran aurrekontuan ezarritakoa baino 175 milioi euro baino gehiagokoa da. Horrek azaltzen du 2011rako Nafarroako Aurrekontu Orokorren gastua doitzeko beharra.

Defizitaren helburua lortzeko, 163,6 milioi euroko gastuen jarduerak etorkizuneko ekitaldietara eramango dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
2011ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren itxierari buruzko txostena
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa