(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 3.711 milioi euroko gastu-muga onetsi du 2012rako asteazkena, 2011.eko irailak 7


Neurri horrekin % 2,95 murriztuko da 2011ko gastuarekin alderatuz


Transcripción textual del video

Miranda lehendakariordeak jakinarazi du Nafarroako Gobernuak 2012. urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak lantzeko jarraibideak onetsi dituela gaurko bileran. Onetsitako testuak jasotzen duenez, gastu-muga 3.711 milioi eurokoa izango da, hau da, 2011ko aurrekontuan baino % 2,95 gutxiago eta % 7,1 gehiago urtea ixteko aurreikuspenarekin alderatuz.

Álvaro Miranda eta José Luis Sánchez de Muniáin

Álvaro Miranda lehendakariordea eta Juan Luis Sánchez de Muniáin kontseilari bozeramailea Nafarroako Gobernuaren erabakien berri ematen. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 2012. urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak lantzeko jarraibideak onetsi ditu gaurko bileran. Onetsitako testuak jasotzen duenez, gastu-muga 3.711 milioi eurokoa izango da, hau da, 2011ko aurrekontuan baino % 2,95 gutxiago eta % 7,1 gehiago urtea ixteko aurreikuspenarekin alderatuz.

Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Álvaro Miranda Simavillak 2012ko aurrekontuak osatzeko prozedura berria azaldu du gaur goizeko prentsaurrekoan; aurrekontu horietan gastu/hobari fiskalak sartuko dira, eta finantzakoak ez diren diru-sarrera eta gastuen aurrekontua egingo da Kontabilitate Nazionalaren baldintzetan.

Egoera makroekonomikoa eta zergak

2012ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak lantzeko jarraibideak, 2012an BPGd-a % 1,9 haztea kalkulatzen duen egoera makroekonomiko batetik abiatzen dira; horrekin batera, enplegua sortzea aurreikusten du, urtean batez beste % 0,8 haztea, BPGd-ren gainean % 1,3ko defizita helburutzat jarrita. Espainia osoan, datorren urterako BPGd-a hazteko aurreikuspena % 2,3koa da, eta % 1,4koa urteko batez besteko enplegua handitzeari dagokionez; defizitaren helburua, berriz, -%4,4koa da.

Egoera honetan, Miranda kontseilariak adierazi duenez, Nafarroako Gobernuak zergaren bidez diru-sarrerak % 2,5 igoko dela kalkulatzen du 2011. urtea ixteko aurreikuspenarekin alderatuz. 2012rako finantzakoak ez diren diru-sarrerak kontuan hartuz (zergak, tasak eta beste diru-sarrerak barne), guztira 3.407,0 milioi euro lortzen da, 2011. urtea ixteko aurreikusitakoa baino gehiago. Hala, Nafarroako Gobernuaren aurrekontuen diru-sarrerak handitzeko bidea finkatzen da.

2012rako defizitaren helburuari dagokionez, BPGd-a % 1,3an kokatzen da, aurtengo ekitaldian bezala, hau da, 257 milioi euro. Aldiz, 47 milioi euroko balioa duen kontabilitate nazionaleko doitzeak kalkulatzen dira.

Horrenbestez, aipatu denez, finantzakoa ez den 2012ko gastu-muga 3.711 milioi eurokoa da. Kopuru horrek, aurreikusitako 22 milioi euroko finantza-gastuari gehituta, datorren urterako, guztira, 3.733 milioi euroko aurrekontua ematen du.

Gaur aurkeztutako datuekin bat etorriz, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak adierazi du 2012an Nafarroak bere gastu-gaitasuna % 7,1ean handituko duela (245 milioi euro) 2011. urtea ixteko aurreikusitakoaren alderatuz. Eta hori, hiru faktoreren ondorioz: diru-sarreren igoera, Foru Erkidegoaren BGPd-aren hazkundean ikusitako jokabide hobea eta aurtengo ekitaldiarekin alderatuz, kontabilitate nazionaleko doitze txikiagoen aurreikuspena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
2012ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan gastu-mugari buruz egindako txostena
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa