(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 124.000 euro bideratu ditu baztertuta geratzeko arriskuan daudenak laneratzeko

asteazkena, 2011.eko irailak 7


Programa Adecco Fundazioarekin elkarlanean egin da eta gutxienez 30 langabetu laneratuko direla aurreikusi da


Nafarroako Gobernuaren eta Adecco Fundazioaren arteko hitzarmena sinatzen

Nafarroako Gobernuaren eta Adecco Fundazioaren arteko hitzarmena sinatzen. Francisco Mesonero eta José Javier Esparza. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Inserocupación izeneko programa jarri du abian Adecco Fundazioarekin elkarlanean, jendea laneratzeko. Proiektu horri esker lana lortzeko zailtasun bereziak dituzten eta lana bilatzen ari diren 60 pertsona laneratzen lagunduko da: ezintasunak dituztenak, gizarteratzeko errenta aktiboa jasotzen dutenak eta gizartean baztertuta geratzeko arriskuan dauden beste langabetu batzuk.

Programa hori burutzeko hitzarmena gaur goizean sinatu dute José Javier Esparza Abaurrea Nafarroako Gobernuko Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak era Francisco Mesonero Fernández de Córdoba Adecco Fundazioko zuzendari kudeatzaileak. Erakunde horrek konpromisoa hartu du proiektuan parte hartzen duten 60 partaideen % 50 laneratzeko gutxienez.

Adecco Fundazioak programan parte hartzen dutenen kontratazio aukerak hobetzeko zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzen ditu. Zerbitzu horiek hau eskaintzen dute: lanerako orientazio pertsonalizatua (gaitasunak antzematea, laneko elkarrizketei aurre emateko aholkularitza eta curriculum vitaeak egitea), trebakuntza ibilbide pertsonalizatuen diseinua eta lan eskaintzen bilaketa aktiboa, etengabe ebaluatuz, eta langabetuarentzako  laguntza prozesu osoan zehar.

José Javier Esparza Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak Inserocupación bezalako programen garrantzia azpimarratu du, lana aurkitzeko zailtasun bereziak dituztenei laguntzen dietelako eta, hala, enplegurako aukera gehiago izaten dituztelako. Bestalde, Francisco Mesonero Adecco Fundazioko zuzendari kudeatzaileak beste urte batez gehien behar dutenei laguntzeko proiektua hasteko duen ilusioa adierazi du eta esan du ez duela nahi ezintasunak, sexua edo adina dela eta nafarrik lanetik baztertzea.

Inserocupación proiektua Nafarroako Enplegu Zerbitzuak urtero abiatzen dituen programa esperimentalen barruan dago jasota. Erakunde pribatuekin jarduten da lankidetzan, eta horiek konpromisoa hartzen dute gutxienez ere partaideen % 35 laneratzea lortzeko. 2010ean, enplegurako zailtasun bereziko taldeetako 480 pertsonak mota horretako 8 programatan hartu zuten parte.

Programa horiek IV. Enplegu Planaren barruan garatzen dira. Plana Nafarroako Gobernuak eta Foru Erkidegoko enpresen elkarte eta sindikatu esanguratsuenen artean izenpetu zen kohesio handiagoko lan merkatu bidezkoago bat lortzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa