(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak erabilera publikoko kirol-bideen sorrera eta kontserbazioa arautu ditu


osteguna, 2011.eko irailak 8


Horren bidez, kirol erakunde eta federazioek bideak antolatzeari eta horien erabilera sustatzeari lotuta egindako eskariei erantzun die


Transcripción textual del video

Kirola egiteko bideen erabilera sustatze aldera, Nafarroako Gobernuak, asteazkenean, irailaren 7an, foru dekretu bat onetsi du bideen antolaketari, seinaleei, homologazioari, kontserbazioari eta baimenari loturiko baldintzak arautzen dituena. Bide horiek Nafarroako Erabilera Publikoko Kirol Bideen Sarea izeneko baten parte egingo dira.

Arau horren onespena gaur goizean aurkeztu du prentsaurrekoan Elena Torres Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria kontseilariak eta horren bidez, kirol erakunde eta federazioek bideak antolatzeari eta horien erabilera sustatzeari lotuta egindako eskariei erantzun zaie.

Ibilbide luzeko bideetako seinale erregistratua ( irudia handitu )

Kirola egiteko bideen erabilera sustatze aldera, Nafarroako Gobernuak, asteazkenean, irailaren 7an, foru dekretu bat onetsi du bideen antolaketari, seinaleei, homologazioari, kontserbazioari eta baimenari loturiko baldintzak arautzen dituena. Bide horiek Nafarroako Erabilera Publikoko Kirol Bideen Sarea izeneko baten parte egingo dira.

Arau horren onespena gaur goizean aurkeztu du prentsaurrekoan Elena Torres Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria kontseilariak eta horren bidez, kirol erakunde eta federazioek bideak antolatzeari eta horien erabilera sustatzeari lotuta egindako eskariei erantzun zaie.

Torres kontseilariak dekretuaren edukia azaldu du, eta kontseilariaren beraren arabera, "geroz eta jende gehiagok egiten du kirola eta geroz eta jende gehiagok erabiltzen ditu horretarako naturaguneak: bidexkak, abelbideak zein mendi-bideak. Mendi-ibiliak egiteko zaletasuna gorantz ari da, askok bateratzen dituzte kirola eta natura".

Kontseilariak gehitu du bide horiek erabilera publikoko kirol bide bihurtuko direla foru dekretuan aurreikusitako homologazio eta baimen prozeduraren bidez. Hortaz, Nafarroako Erabilera Publikoko Kirol Bideen Sarean eta Nafarroako Kirol Bideen Erregistroan gehituko dira.

Legezko testuak honela definitzen ditu kirol bideak: oinezkoentzako bideak dira, ibilbidearen zatirik handiena inguru natural batean dago, eta ahal den neurrian bidexka, abelbide, errege bide, ibilbide, basoko pista eta bestelako bideetatik pasatzen dira; foru dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz balizatuta, homologatuta eta baimenduta egon behar dira, kirolerako mendi-ibiliak egiteko egokituta edo prestatuta eta, beraz, kirol jarduerak egiteko gunean egon behar dira.

Kirol bideen helburuak

Nafarroako Gobernuak hainbat helburu lortu nahi ditu horien bidez, besteak beste: bide ondare tradizionala eta horren inguruak berreskuratu, kontserbatu eta sustatzea; mendi-ibilien zaletasuna sustatzea kirolerako eta aisirako jarduera gisa, natura kontserbatzen dela zainduta; inguru naturalaren ezagutza sustatzea turismorako, kulturarako eta aisirako toki gisa; bide homologatuen sare osatua eta koherentea egitea sustatzea eta Nafarroako Erabilera Publikoko Kirol Bideen Sarea estatuko eta nazioarteko sareetan gehitzea sustatzea.


Bideak markatzeko marka eta seinale erregistratuak ( irudia handitu )

Horrez gain, mendi-ibiliak egiteko diren bide eta kamio guztietako seinaleak homogeneizatzea da asmoa, hala, erabiltzen diren seinale mota ugari sakabantzea ekiditeko.

Kirol bideen sailkapena eta seinaleak

Torres kontseilariak azaldu duen moduan, foru dekretuan ezarritakoaren arabera homologatu eta baimendu diren bideak honako hauetan sailkatuko dira:

a) Ibilbide Luzea (GR): Egun bat baino gehiagoan egiteko bidea da, gutxienez ere 50 kilometro luzekoa, loturak, saihesbideak eta desbideratzeak barne.

b) Ibilbide Laburra (PR): Egun batean osorik egin daitekeen bidea da, 50 kilometro baino gutxiagokoa, saihesbideak eta desbideratzeak barne.

c) Tokiko Bideak (TB): Egun batean osorik egin daitezkeen bideak dira eta 10 kilometro baino gutxiagoko luzera dute guztira.

Bide homologatu eta baimenduetan seinaleak jartzeko, Espainiako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioak erregistraturiko markak erabili ahal izango dira soilik; hortaz, ibilbide luzeko bideetan marka zuri eta gorriak erabili beharko dira, ibilbide laburreko bideetan marka zuri eta horiak, eta tokiko bideetan marka zuri eta berdeak.

Kirol administrazioaren eskumenak eta Nafarroako Gobernuaren eginkizuna

Foru Erkidegoko kirol administrazioa Nafarroako erabilera publikoko kirol bideen arloan eskuduna izango da.  Administrazio horri dagokio kirola egiteko mendi-ibilien zaletasuna sustatzea, mota guztietako bideak (GR, PR, TI) baimentzea, bideen alorrean eskudunak diren beste organo batzuk burutzen dituzten jarduerak koordinatzea behar denean, kirol bideen homologazioa eta baimena baliogabetzea baldintza egokiak bete ezean, eta erabilera publikoko kirol bideak erregistratzea.

Nafarroako Gobernuari dagokionez, departamentu bakoitzak eginkizun ezberdinak izango ditu:

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuak, bideak homologatu eta baimendu aurretik, bidea sarean gehitzea egokia den ala ez erabakitzeko nahitaezko txosten loteslea egingo du, inguru naturalean izan ditzakeen ondorioei lotuta. Horrez gain, bideak sortu, hobetu edo mantentzeko burutu beharreko jarduerak ere baimenduko ditu, basoei, ingurumenari, abereen bideei loturiko araudia edo beste edozein aplikatzen direlako bideak baimentzea nahitaezkoa denean.

Bestalde, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak ere nahitaezko txosten loteslea egingo du bideen seinaleei lotuta, bideak homologatu eta baimendu aurretik, bideak Nafarroako Kultura Ondarea osatzen duten ondasunetan izan ditzakeen ondorioak direla eta. Horrez gain, turismoa helburu izanik, mendi-ibiliak egiteko zaletasuna sustatuko du eta Nafarroako Kirol Bideen Sarea iragarriko du sustapen turistikorako bitartekoen bidez.

Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundearen eginkizunak

Federazioaren egitekoak bideak homologatzea eta baimendutako bideak aldatuz gero nahitaezko txosten loteslea egitea dira. Horrez gain, kirol administrazioari jakinarazi beharko dizkio bideen kontserbazioari eta mantenimenduari buruz dakizkien gorabeherak.

Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeak, ordezkari gisa, Foru Erkidegoaren kirol administrazioaren koordinazio eta tutoretzapean, administrazio arloko ondorengo eginkizun publikoak beteko ditu:

a) Bideen homologazioak eta baimenak baliogabetzeko prozedurak hasi eta ebatzi.

b) Topogidak eta bideen bestelako euskarri informatikoak egiteko irizpideak ezarri.

c) Bideen matrikulen esleipena kudeatu Espainiako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioaren arauekin bat etorriz.

d) Bide homologatuetan erregistraturiko seinaleak erabiltzea baimendu.

e) Nafarroako Foru Erkidegoko kirol administrazioarekin lankidetzan aritu Ibilbide Luzeko (GR) bideak diseinatu, egin, kudeatu eta mantentzeko orduan.

Nafarroako erabilera publikoko kirol bideak homologatu eta baimentzeko prozedura hasteko sustatzaileak eskaera egin beharko du Nafarroako Foru Erkidegoko kirol administrazioan, edo administrazioak ofizioz has dezake prozedura.

Edozein pertsona fisikok edo erakunde publiko edo pribatuk sustatu dezake bide bat.

Erabiera bateragarriak eta finantzazioa

Mendi-ibilien jarduerarekin bateragarriak izango dira mendi-ibiliak egiten dituztenak eragotzi gabe gauzatu daitezkeen erabilera tradizionalak.
Baita, adibidez, turismoa naturan, mendizaletasuna, ingurumen heziketa eta txangozaletasuna ere, eta, batzuetan, zaldiko jarduerak era motorrik gabeko ibilgailuetan joan-etorriak egiteko beste modu batzuk, betiere oinez doazenek duten lehentasuna errespetatu eta inguru naturala hondatzen ez badute.

Hala ere, Nafarroako Gobernuak erabilera horiek muga ditzake, aldi baterako edo behin betiko. Mendi-ibiliak egiteko jarduera bera ere debekatu dezake, ekosistema sentikorrak, suteak izateko arrisku handia duten basoak edo babestutako espezieak babestea beharrezkoa denean.

Homologatu eta baimendu nahi diren kirol bideak ezarri eta mantentzeko finantzazioa sustatzaileari dagokio. Hala ere, Nafarroako Gobernuak eta Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeak ere lagundu ahal izango dute Ibilbide Luzeko bideak mantentzeko orduan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa