(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

25.386 erromesek ostatu hartu dute Orreagako aterpetxean otsailean inauguratu zenetik osteguna, 2011.eko irailak 8


Nafarroako Gobernuak 6,4 milioi euro inbertitu zuen instalazioak bisitatzen izan da Sánchez de Muniáin kontseilaria


Guztira 25.386 erromesek ostatu hartu dute Orreagako aterpetxe berrian aurtengo otsailean inauguratu zenetik. 183 lagunentzako lekua duen instalazio hori, hortaz, beteta egon da egun gehienetan. Jende gehien ibili den egunetan, gainera, lehengo aterpetxea ere erabili da, 128 lagunentzako lekua duena.

Momentuz urte honetan Orreagatik pasa den erromes-kopurua 2.397 pertsonatan gehitu da, hau da, iaz baino % 5,4 gehiago. Zehazki, 2011ko urtarrilaren 1etik abuztuaren 31 bitartean 46.274 erromes pasa dira; aurreko urteko aldi berean, 43.977 izan ziren.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáinek Orreagako instalazio berriak bisitatu ditu, Natividad de Mariaren festa handia ospatzen dela eta. Iragan otsailaren 25ean inauguratu zen aterpetxerako Nafarroako Gobernuak 6,4 milioi euro inbertitu zuen, Nafarroa 2012 Planaren barnean.

Sánchez de Muniáinek instalazio berriak izandako "harrera ona" azpimarratu du, eta azken xehetasunen berri jakin nahi izan du, bereziki aterpetxeko plazaren egokitzapena eta bizikletentzako estalpea.

Gainera, adierazi du Nafarroako Gobernuarentzat Orreaga "foruaren turismo-sektorearen ardatzetako bat" dela, eta leku horrek "garrantzi estrategikoa duela zonaldean aberastasuna eta enplegua sortzeko orduan".

Aterpean boluntario herbeheretar abegitsu talde batek ematen du arreta, eta baita harreragile batek ere; azken hori, Nafarroako Gobernuak eta Orreagako Kolegiatak finantzatzen dute.

Aterpetxea hartzen duen eraikina José Poudez-ek ospitale moduan berreraiki zuen XVIII. mendearen amaieran. Haren proiektutik, klaustro batek osatzen zuena elizaren iparraldeko fatxadaren laguntzarekin, hegal bat bakarrik eraiki zen, ekialdekoa, eta hala heldu da gaur arte. Eraikina sute batek eraitsi zuen iragan mendeko berrogeiko hamarkadan eta 1982an zaharberritu zen Nafarroako Gobernuak nekazaritza-gaitasuneko eskola bihurtzeko, Kolegiatak aurretiaz eraikina 25 urteko aldi baterako laga ondoren (aldi hori 2007an amaitu zen).

Errege Kolegiatako erromesen aterpetxe gisa zaharberritu eta birgaitutako eraikina jatorrizko proiektuaren kontserbazio-elementuak errespetatuz egin zen, eta oinarrizko bi helbururi erantzuten die: ahal den erromes-kopuru handiena hartzea eta eraikiaren behe-solairuan estalitako pasabidearen jatorrizko ideia errekuperatzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa