(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Torres kontseilaria ANFASeko arduradunekin bildu da osteguna, 2011.eko irailak 8


GKEak 50. urteurrena ospatuko du zabalkundeko eta baliabideak bereganatzeko kanpaina batekin eta zenbait ekitaldi antolatuz


Ezkerretik eskuinera: Gerardo Posadas, Usúe Zulet, Torres kontseilaria, Concha Puyo eta Javier Monzón. ( irudia handitu )

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko kontseilari Elena Torres Mirandak ANFASeko lehendakari Usúe Zulet eta erakundeko gerente Gerardo Posadas hartu ditu gaur goizean bere bulegoan; 50. urteurrena ospatzen duen GKEko arduradunekin izandako lehen hartu-emana da gaurkoa.

Erakundeko ordezkariek Torres kontseilariari aurten abian jarri duten Anfas50 kanpainaren berri eman diote zabalkundea egin eta diru-laguntzak erakartzeko. Urteurren hori dela eta, zenbait ekitaldi antolatu dute, haien artean: "Eskubide osoko herritarrak" izeneko argazki-erakusketa, edo "Gizarte Berrikuntza Foro"-aren aurkezpena.

Nafarroako Gobernuak ekitaldi horiek diruz babesten ditu; hala, 2010ean 600.989 euro eman zuen guztira, eta 2011rako beste 496.883 euro emateko konpromisoa hartu du

ANFASek 1961. urtetik adimen-urritasuna duten pertsonen alde lan egiten du, pertsona horien eta beren senideen bizi-kalitatea hobetzeko xedez. Erakundeak 2.800 kide baino gehiagok, 700 boluntariok eta 75 profesionalek osatzen dute, eta 2010. urtean 1.200 pertsona baino gehiago artatu zuten Foru Erkidegoan. 1999. urtean Foru Erkidegoak Nafarroako Urrezko Domina eman zion erakundeari egindako ibilbideagatik

Kontseilariarekin eta ANFASeko arduradunekin batera, bilkuran izan dira: Gizarte Politika eta Kontsumoko zuzendari nagusi Javier Monzón, eta Menpekotasunaren Nafarroako Agentziako zuzendari-gerente Concha Puyo.

Programak

ANFASek adimen-urritasuna duten pertsonentzat gordetzen ditu: prestakuntza eta gaitasuneko programa bat (Tasubinsaren bidezko enplegua); aisia eta kultura; etxebizitza; umeen eta gazteen garapena; hirugarren adina eta zahartze goiztiarra.

Familientzat, erakundeak informazio eta aholkularitzako programa bat eskaintzen du; prestakuntza bat; familiak arnasa atseden hartzeko beste programa bat, eta hiriko kanpamentu bat.

Azkenik, gizartearekin sentsibilizazio sozialeko eginkizunak betetzen dira eta erromesen aterpetxeetan lan egiten da (adimen-urritasuna duten pertsonek ematen dute arreta).

Autonomia pertsonala eta menpekotasunaren prebentzioa sustatzeko programen barnean, ANFASek laguntza-lanak eskaintzen ditu egokitzapen-trebetasunetan, autokudeaketa eta autonomia pertsonalean, bizimodu independentea lagunduz, udako programa batekin eta informatikarekin. Nabarmendu behar da, 0-3 urte arteko arreta goiztiarraren zerbitzua ANFASekin hitzartuta dagoela Foru Erkidegoko hainbat zentrotan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa