(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan izango dira 2012ko Espainiako Txirrindularitza Itzuliaren irteera eta lehen etapa osteguna, 2011.eko irailak 8


Jiménez lehendakariordeak Kantabrian iragarri du lehen etapan Iruñea eta Vianaren arteko ibilbide bat osatuko dela


2012ko Espainiako Txirrindularitza Itzuliak Iruñetik irtengo du; gainera, lehen etapa osoa Foru Erkidegoan egingo da, Iruñea eta Viana artean.

Hala iragarri du gaur lehen lehendakariorde, Roberto Jiménezek, Vueltako zuzendari nagusi Javier Guillénekin batera, Kantabrian egindako ekitaldi batean. Biek ela biek beren poza agertu dute lortutako akordioagatik eta, horri esker, lehiaketa hori Nafarroara itzuliko da erkidegotik azken aldiz duela 18 urte pasa ondoren.

Irteera eta helmuga Iruñean jarriko diren atariko etapa abuztuaren 18an jokatuko da, eta lehen etapa, berriz, hurrengo egunean, Iruñea eta Vianaren artean. Ibilbideak oraindik erabakitze daude, eta haiek diseinatzeko, txirrindularitzan adituak diren nafarren iritziak kontuan hartuko dira. Antolatzaileen helburuetako bat Frantziako Tourra bost aldiz irabazi zuen Miguel Induraini omenaldi bat egitea da.

Datorren astean Antolakuntza Batzorde bat osatuko da, eta bertan parte hartuko dute: Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta Unipublic enpresak (Vueltaren antolatzailea); Miguel Induraini eta txirrindularitza-taldeetako ordezkariei ere gonbidapena luzatuko zaie.

Jiménez lehendakariordeak bere agerraldian gogora ekarri duenez, "Nafarroa txirrindularitzarekin zorretan zegoen, 1994. urtetik Vuelta ez baitzen Foru Erkidegotik pasatzen ".

Gainera, nabarmendu du Foru Gobernuak interes handia duela Nafarroa mundu guztiari erakusteko. "Nazioarte-mailako dimentsioa eman nahi diogu Nafarroari eta jende abegitsua garela erakutsi. Ahalik eta harrera beroena egingo diogu Vueltari", baieztatu du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa