(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako nekazariek eta abeltzainek 2011ko NPBren laguntzetatik 46 milioi euroren aurrerakina jasoko dute urrian

ostirala, 2011.eko irailak 9


Nafarroako Gobernuak Europar Batasunaren diru-laguntza horiek kobratzeko izapideak bizkortu ditu


Nafarroako Gobernuak 2011ko Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) laguntzen kasuan kasuko zenbatekoak ordainduko ditu urriaren erdialdean; guztira 46.222.439 euro izango dira.

Zenbateko hori aurtengo NPBren laguntza osoaren % 50eko aurrerakina da, eta 18.000 nekazari eta abeltzain nafarrek aterako die etekina. 2011ko kanpainan, Nafarroako Gobernuak nekazaritza errentetarako Europak ematen dituen 100 milioi euroko laguntzak kudeatuko ditu.

Nafarroako Gobernuak 2009tik aurreratu du laguntza horien ordainketa, Europar Batasunak agindu duenaren arabera. Aurten, Europar Batasunak (2011ko abuztuaren 5eko Batzordearen 784/2011 zenbakiko Betearazteko Araudia) bereziki komenigarritzat jo du laguntzen ordainketa aurreratzea, izan ere, "2011n, Europan, baldintza meteorologikoak aurkakoak izan dira: negua oso gogorra izan da eta udaberria berandu iritsi da, muturreko lehortea eta tenperatura altuak ere izan dira, eta horiek kalte larriak eragin dituzte uztan eta bazkaren ekoizpenean".

Nekazariek jasoko dituzten aurrerakinak labore azalera guztietarako laguntzen % 50 dira, guztira 43.679.555 milioi euro. Ordainketa bakarreko erregimeneko aurrerakinek Nafarroako ustiategien 15.853 titularri emango dizkie onurak; guztira 43.140.225 euro dira. Gainera, arrozaren (116 titular eta 376.842 euroren aurrerakina), proteaginosoen (340 titular eta 64.488 euroren aurrerakina), azaldun fruituen (952 titular eta 93.500 euroren aurrerakina) laborantzarako eta leguminosoen kalitaterako (13 titular eta 4.500 euro) laguntzak daude.

Abeltzainentzat 2.542.884 euro aurreratu dira, hau da, ildo batzuetan aurtengo urterako laguntzen % 50 eta beste ildo batzuetan % 80, aurten abeltzaintzaren sektoreak jasan dituen zailtasun bereziak direla eta. Zehazki, % 50eko aurrerakina honako laguntza ildoengatik jasoko dute: esnekien sektorerako osagarriak direnek (Nafarroako ustiategietako 249 titular eta laguntzeko 250.178 euroren aurrerakina), kaltetutako guneetako esnekien sektoreak (218 titular eta 387.454 euro) eta ardien eta ahuntzen ganadutegiek, ustiategi horien kalteberatasun espezifikoagatik (283 titular eta 609.113 euro).

Laguntzen % 80ko aurrerakina jasoko dute ondorengoengatik: Behin ume-hazleen hazkuntzagatiko hobaria (Nafarroako laguntzen 406 titular eta 1.032.158 euro laguntzen aurrerakina) eta behiak hiltzeagatiko hobaria (1.056 titular eta 263.981 euro).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa