(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Sanferminak eta gastronomia indartu ditu sustapen turistikorako planetan


astelehena, 2011.eko irailak 12


Sanchez de Muniáin kontseilariak legegintzaldi berriko ildo nagusiak jakinarazi dizkio Nafarroako Turismo Kontseiluari


Iruñeko entzierroa

Nafarroako Gobernuak Sanferminak Sustatu eta Garatzeko Plan Globala eta Nafarroako Gastronomia Sustatzeko Plan Globala jarriko ditu abian. Gainera, Turismo eta Kulturako alorren arteko harremana sakonduko du, baterako programak sustatzeko. Horixe adierazi du Juan Luis Sánchez de Muniáin Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak gaur goizean Nafarroako Turismo Kontseiluarekin egin duen batzarrean. Batzarra sektoreko eragileei legegintzaldi berriko ildo nagusien berri emateko egin da.

Horrez gain, bileran, sektoreko adierazle nagusiak osatu dira. Besteak beste, Nafarroa bisitatzen duten turisten kopuruak % 7,3 gora egin duela nabarmendu da; urtarrila eta ekaina artean 632.000 turista etorri ziren.

Kontseilariak datuak positiboak direla esan du, orain arte garatu diren programak eraginkorrak izan direla, eta jakinarazi du Nafarroako Gobernuak, datorren legegintzaldian, honako hauek abian jarriko dituela, dagoeneko aipatu diren beste planekin batera: merkataritzako marketin turistikorako plan berri bat, produktu turistikoak garatzeko plan integral bat (dagoeneko lanean ari dira Gazteluen eta Gotorlekuen Ibilbidea eta Erromanikoko Ibilbideak egiteko) eta turismo kulturalerako eta Donejakue biderako plan bat.

Gainera, Merkaturatzeko Laguntza Plan bat indartuko da, turismoaren eta merkataritzaren arteko lotura handiagoa izatea ere lortuko da (adibidez, erosketen turismoa indartuko da), produktuen kluben aldeko apustua egingo da (Biosfera Erreserben Kluba, hegaztiak behatzeko Birding Kluba, etab., hots, turismo oso espezializatua eskaintzen dutenak) eta 2012ko Espainiako Itzulia Iruñan hasten dela-eta ere turismoa sustatuko da.

Bestalde, sektoreari laguntzeko (eraberritzeko, kalitatea hobetzeko, etab.), eragileak trebatzeko, Turnavarra Enpresa Talde Berritzaileari laguntzeko eta turismoaren alorrean departamentuen arteko koordinazio handiagoa lortzeko neurriak ezartzen jarraituko da.

Azkenik, Nafarroako Interes Turistikoko Jaiez gain (Iturengo eta Zubietako Inauteriak, Lantzeko Inauteriak, Hiru Behien Zerga eta Faltzesko Piloneko entzierroa), Zangozako Errege Magoen auto sakramentala, Altsasuko Inauteria, Artaxoako Historiarekin hitzorduak, Uharte Arakilgo Artzai Eguna eta Pitillasko Uraren Eguna proposamenak aurkeztea aztertu da.

2011ko datu turistikoak

Esan bezala, Nafarroak bisitarien kopurua % 7,3 handitzea lortu du azken urtean, krisialdian egon arren, eta guztira 632.000 turista etorri dira. Kontseilariak jakinarazi duenaren arabera, bisitari horien % 72,3k hoteletan hartu du ostatu, eta % 27,7k hotelez kanpoko establezimenduetan. Bereziki esanguratsua izan da hoteleten ostatu hartu dutenen kopuruak % 9,8 gora egin izana.

Bisitari gehienak beste herrialde batzuetakoak dira (% 21,3). Euskal Autonomia Erkidegokoak (% 17,8) dira Nafarroara bisitan gehien etortzen diren estatuko bisitariak, eta barne turismoa egiten duten nafarrak (% 13,3), madrildarrak (% 12,2) eta katalanak (% 10,8) daude atzetik.

2011ko Gobernuaren laguntzak sektorearentzat

Nafarroako Gobernuak 682.905 euroko diru-laguntzak eman dizkie 2011n enpresa txiki eta ertainei turismo azpiegiturak sortzeko, eta beste 827.864 euro toki erakundeetako eta turismo partzuergoetako produktu turistikoak garatzeko.

Garapen turistikoko jarduerak abian jartzeko, 39.949 euro emanez lagundu die toki erakundeetako 28 proiekturi, 301.050,62 euro emanez partzuergoei (61 proiektu), 272.000 euro elkarteei (34 proiektu) eta 147.024 euro partzuergoen kudeaketarako (6 eskaera).

Nafarroako Gobernuak, kalitate turistikoaren Q ziurtagiriak lortzea sustatzeko, 38.226 euro eman ditu (23 proiekturi). Azkenik, establezimenduak hobetu eta berritzeko enpresa ertain eta txikien inbertsioetarako 74.651 euro eman dizkie jatetxeei (9 proiektu) eta 95.251 euro kalitatearen Q ziurtagiriari loturiko inbertsietarako (10 proiektu).


 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa