(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 1,15 milioi eurorekin finantzatu du Aranzadiko Parkeko Eskola Tailerra astelehena, 2011.eko irailak 12


Goicoechea kontseilaria, Enrique Maya alkatearekin batera, ikasturteko jardueren irekieran izan dira


Iruñeko Aranzadiko Parkeko Eskola Tailerrak ikasturteko jarduerei hasiera eman die honako hauek bertaratu diren ekitaldi batean: Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko kontseilari Lourdes Goicoechea Zubelzu eta Iruñeko alkate Enrique Maya Miranda.

Eskola-tailerrak 16-24 urte bitarteko langabeek ordainduta lan egiten duten zentroak dira, eta lan-heziketa okupazionala jasotzen dute obran egiten den lan errealarekin txandakatuz, lanbiderako gaitzeko xedez eta lan-merkatuan sar daitezen.

Gaur inauguratu den tailerrak 42 gazte hartzen ditu, eta plazak erdizkan banatzen dira (14 plaza) eskolako hiru espezialitateetan: basokoan, soldaduran eta iturgintzan eta eguzki-instalazio termikoetan. Ikasturteak abuztuaren 31era arte irauten du eta 3.600 ordu ematen dira, eta kopuru horretatik 3.185 espezialitateko prestakuntza teknikokoak dira; 415, berriz, prestakuntza osagarrikoak.

1.743.676 euroko aurrekontua du, eta kopuru horretatik 1.147.757 euro (% 65,8) Nafarroako Gobernuak jartzen du Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez, eta 595.918 euro (% 34,2) eskolaren erakunde sustatzaile eta kudeatzaile den Iruñeko Udalak. Prestakuntza-programa hori Nafarroako Gobernuaren eta Europako Gizarte Funtsak elkarrekin finantzatzen dute eta bertan Nafarroako Merkataritza eta Industriako Ganberak kolaboratzen du.

Eskola-tailerrak 1986an abian jarri ziren Nafarroan eta, harrezkero, gela horietan 2.704 ikasle izan dira. Hasieratik, Nafarroako Gobernuak 47,53 milioi euro inbertitu ditu proiektuan.

Aranzadiko Parkeko Eskola Tailerra, era honetako beste zentro batzuen antzera, Iruñeko hiriaren garapen iraunkorreko programari lotuta dago, eta ikasturtean zehar gazteek burutzen dituzten lanak komunitatearen mesederako izango dira obra edo gizarte-zerbitzuaren eran. Kasu honetan, parte hartuko dute: Ezkaba mendia olgetarako eta aisialdirako gune gisa errekuperatzen, Santiago bideko basoen eta lorategien mantentze-lanetan udalerritik pasatzean, hiriko barandak eta beste altzari batzuk konpontzen, eta udal-eraikinetan iturgintza eta berokuntzako ekipoen instalazio eta mantentze-lanetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa