Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gaur egindako bileran Foru Erkidegoaren egoera ekonomikoa ere aztertu da
Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren bilera.
(
irudia handitu
)
Ekonomia eta Gizarte Kontseilua (CES) Nafarroako Jauregian bildu da gaur goizean, alde batetik, Foru Erkidegoaren egungo egoera ekonomikoa aztertzeko xedez, eta bestetik, 2012ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak osatzeko lehen hurbilketa bati hasiera emateko.
Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilari Álvaro Miranda Simavilla buru dela, erakunde horrek honako gai hauek zituen gai-zerrenda jorratu du: Nafarroaren ekonomiaren egoerari buruzko txostenaren azterketa eta 2012ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak osatzeko lehen hurbilketa.
Ildo horretatik, Miranda lehendakariordeak Kontseiluko kideei eskatu die, eman zaien informazioaren arabera, proposamenak helaraz ditzatela datozen asteotan hurrengo Nafarroako Aurrekontu Orokorrak osatze aldera, aztertu ahal ditzaten.
Miranda lehendakariordearekin batera, bilkurako lehendakaritzako mahaian izan dira: Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko kontseilari Lourdes Goicoechea Zubelzu eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen zuzendari nagusi Juan Franco Pueyo.
Miranda lehendakariordea CESeko bileraren buru, Goicoechea kontseilaria eta Juan Franco alboan dituela.
(
irudia handitu
)
CES organikoki Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren mende dagoen organo aholku-emailea da. Organo horren lehen zeregina, departamentu horretako kontseilaria buru dela, foru-legearen aurreproiektuen inguruan txostenak eta irizpenak egitea da, gai sozio-ekonomikoak arautzen dituena, eta bereziki Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua; eta baita txosten eta irizpenak egitea ere, arlo ekonomikoko, fiskaleko, lan eta nekazaritza arloko, enpleguko eta gizarte-ongizateko beste edozein gairi buruz, Nafarroako Gobernuak edo Parlamentuak eskatuta edo norberaren ekimenaz.
CES honako ordezkari hauek osatzen dute: Foru Erkidegoko Administraziokoek; Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federaziokoek; UGT, Comisiones Obreras, ELA eta LAB sindikatuetakoek; Nafarroako Enpresarien Elkartekoek (CEN); Nafarroako Nekazaritza Kooperatiben Elkartekoek; Irache Kontsumitzaileek Elkartekoek; Nafarroako Nekazaritza eta Abeltzainen Elkartekoek; Nafarroako EHNE nekazaritza-sindikatukoek: Lan Enpresen Nafarroako Elkartekoek; Gurelur erakunde ekologistakoek; Nafarroako Unibertsitate Publikokoek; "Santa Maria La Real" Nafarroako Etxekoandre, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileek Erakundekoek.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen