(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Iturmendiko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko berria finantzatuko du asteartea, 2011.eko irailak 13


Eraikin berriak 410.000 euroko kostua izango du, eta 27 ikasle hartuko ditu


Iturmendik Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko berri bat izango du bertako 27 ikaslerentzat

Iribas kontseilaria eta Arbizu, hitzarmena sinatzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Iturmendiko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko berria finantzatuko du. 410.000 euroko kostua izango du eta udalerri horretako 27 ikasle eta irakasle hartuko ditu; izan ere, lehengo ikastetxea zaharkituta geratu zaie. Hala jasota geratu da José Iribas Hezkuntzako kontseilariak eta Nicolás Arbizu Iturmendiko alkateak sinatu duten lankidetza-hitzarmenean, iragan abuztuaren 31ko gobernu-bilkuran onetsi zena.

Nafarroa 2012 Planaren barnean dagoen obrak, Haur eta Lehen Hezkuntzako hiru unitaterako lekua duen eraikin berri bat jasotzen du, eta 3.884 metro koadro duen udal-jabetzako lursail batean kokatuko da.

Proiektuak ondorengo espazioak hartzen ditu: ohiko hiru ikasgela (40 m2), erabilera anitzeko ikasgela bat (60 m2), ikasleentzako bi komun (15 m2) eta irakasleentzako beste bat (5 m2), garbiketako gela bat (2 m"), zuzendaritzako bulego bat (20 m2), instalazio-gela bat (10 m2) eta estalitako karrerape bat (60 m2).

Hitzarmen horretatik ere ondorioztatzen da Iturmendiko Udala arduratuko dela eraikuntzako proiektu honen esleipenerako espedienteak izapidetzeaz, eta baita hura idazteaz, obren zuzendaritza teknikoaz eta egikaritzeaz; Nafarroako Gobernuak, berriz, udalaren teknikariekin koordinatuz, obrak ikuskatuko ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa