(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Udako ikastaro batek hondakinak kudeatzeko arazoa aztertuko du asteartea, 2011.eko irailak 13


Irailaren 14tik 16ra egingo da, Iruñeko Codestableko Jauregian


Udako ikastaro batean hondakin-kudeaketaren arazoa aztertzen da

Hondakin-bilketa.

Udako ikastaro batek hondakin erradiaktiboen, itsas hondakinen eta hilerri elektronikoen oraina eta etorkizuna aztertuko ditu, bai eta hondakin-mota horren kudeaketa ere Foru Erkidegoan. "Kutsadura esportatuz: zabor transnazionalak: Arazoak eta irtenbideak" izeneko ikastaroa irailaren 14tik 16ra burutuko da Iruñeko Condestableko Jauregian, Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak finantzatzen dituzten unibertsitate nafarren uda-ikastaroen barnean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbide Publikoa-Kultura eta Gizartea Institutuaren Departamentuak antolatutako monografikoak hondakinak eta isuriak nola kudeatzen diren aztertuko ditu hamar saiotan, bertako ikuspegi nahiz ikuspegi transnazional batetik. Azpimarratuko dira, herrialde garatuetatik garatze-bidean dauden zonaldeetara esportatzen diren hondakin erradiaktibo eta elektronikoak, bai eta itsas hondoen erabilera ere hondakinak uzteko toki gisa. Gainera, arazo horren sorreran toki-mailak duen erantzukizunaz eztabaidatuko da, 2010-2020 Nafarroako hondakinen plan integral berrian oinarrituz.

Ikastaroa hiru gaitan banatzen da. Hala, asteazkeneko jardunaldian, irailak 14, Ángel Ruiz de Apodaca Nafarroako Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko irakasleak hondakin erradiaktiboen kudeaketa eta arazoa ikuspegi zabal batetik azalduko du, "Hondakin erradiaktiboen erregimen juridiko internazional, komunitario eta espainiarra" hitzaldian. Jarraian, ENRESAren (Hondakin Erradiaktiboen Enpresa Nazionala SA) Administrazioko zuzendari Jorge Lang-Lenton-ek hondakin-mota horien ikuspegi transnazionalaz nahiz Espainiako ikuspegiaz, eta Zentralizatutako Aldi Baterako Biltegiaz ariko da; azkenik, Greenpeace Espainiako zuzendari exekutibo Miren Gutiérrezek arazoak eta izan daitezkeen irtenbideak aztertuko ditu ikuspegi ekologista batetik.

Bestalde, ostegunean, irailak 15, saioak hondakin elektrikoen eta itsas isurien esportatzeko arazoan oinarrituko dira. Ildo horretatik, Foundation for International Environmental Law and Development-eko (FIELD) Mª José Ortizek "Itsasoko isuri eta hondakinak. Nazioarteko arazo eta tresnak" izeneko hitzaldia eskainiko du. Jarraian, Ecotic Fundazioko zuzendari-gerente Joan Riba-k Aparatu Elektriko eta Elektronikoen (RAEE) Hondakinen egungo arazoa arrazoituko du. Amaitzeko, Cosima Dannoritzer errealizadore, gidoilari eta zuzendariak Afrikako hilerri elektronikoen berri eman eta Ghanako Agbogbloshie kasuaz jardungo du.

Programako azken jardunaldia, ostirala, irailak 16, "Maila orokorrean pentsatu, toki-mailan egin" gaiaren inguruan oinarrituko da, Nafarroako hondakinen kudeaketaz aritzeko eta sortu berri den kudeaketa-planera hurbiltzeko. Zehazki, NUPko Administrazio Zuzenbideko irakasle José Francisco Alenzak "Nafarroako hondakinen erregimena" hitzaldia emango du eta, horren ondoren, NILSAko eta Nafarroako Hondakin Partzuergoko zuzendari-gerente Andres Solak, hondakinak kudeatzeko ikuspegia eskainiko du bertako ikuspuntu batetik.

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko Hondakinen Ataleko buru Raúl Salanuevak, berriz, 2010-2020 Nafarroako hondakinen plan integrala azalduko du. Azkenik, Ekologistak Martxan talde ekologistako eta Tres Erres Konpainiako kide Joseba Andonik plan integral horri ekologista nafarrek ikusten dizkioten eragozpenak azalduko ditu.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa