(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

A21 Pirinioetako Autobiako obrek 620 lanpostu sortu dituzte Nafarroan

asteartea, 2011.eko irailak 13


Anai Astiz Sustapen eta Etxebizitza kontseilaria Irati ibaiaren gaineko 200 metroko biaduktoaren obrak ikustera joan da


Astiz kontseilaria Pirinioetako Autobiako obrak ikustera joan da

Astiz kontseilaria harrobian izan daitezkeen luizietatik babesteko egitura baten aurrean ( irudia handitu )

Pirinioetako Autobiako obrek, Venta de Judasen eta Aragoiren mugaren arteko tartean, 620 lanpostu sortu dituzte Nafarroan. 225,7 milioi euroko inbertitu dira obran. Azpiegitura 2012ko Nafarroa Planaren barruan dago jasota.

Horixe azpimarratu du Anai Astiz Medrano Sustapen eta Etxebizitza kontseilariak autobiaren lanen barruan eta Irati ibaiaren gainean egiten ari diren biaduktoaren obretara egin duen bisitan  Kontseilariak gauzatzen ari diren obra handia eta sortu diren lanpostu kopurua ere handia dela nabarmendu du, eta esan du: "Nafarroako Gobernua gaur egun burutzen ari den obra publikoko inbertsiorik handiena da".


Irati ibaiaren gaineko biaduktua

Irati ibaiaren gaineko biaduktua ( irudia handitu )

Autobiaren obrek hartzen dituzten bi tarteek, Ventas de Judas eta Aragoiren mugaren artekoek, 16,6 kilometro dituzte guztira, eta 2012ko urtarrilaren 1ean jarriko dira abian. Zehazki, Venta de Judas-Yesa zatia (A21eko 4. zatia), 10,155 km-koa, Irunberriko loturan hasi eta azken tartearen hasieran amaitzen da, Esa udalerrian. Une honetan, obren % 60 burutu da. Obra horien barruan Irati ibaiaren gaineko biaduktoa egin da, 200 metrokoa, eta lau baotan dago zatituta. Bao horien luzera 70 eta 40 metro artekoa da.

5. tartea eta azkena, Esa eta probintziako mugaren artekoa, 6,526 metro luze da. Esa herriaren iparraldetik pasatzen da eta Aragoiren mugaraino doa. Obra horien % 90 eginda dago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa