Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Egoera meteorologikoak atzeratu egin du lehorreko zelaiak prestatzeko laborantza
Iraiaren 2tik 9ra bitarte bereziki eguraldia egonkorra izan zen. Aste osoan eguzkia egin zuen eta tenperaturak, egunean zein gauean zehar, egunak igaro ahala gora egin zuten; azken egunetako tenperaturak abuztukoak izan dira. Ez da izan prezipitaziorik, kantauri aldeko edo Pirinioetako inguruetako leku txikiren batean egin duen ekaitza kontuan hartu gabe.
Lehorreko zelaietan, halako eguraldiak udako laboreen eta belardi eta larreen egoera gaizkiagotzen du. Lugorriak ezin dira landu zerealen ereintzako hurrengo kanpainarako lurra prestatzeko.
Erriberan, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuak jakinarazi duenez, euririk egin ez izana gogoz hartu da, izan ere, udako laboreak, esate baterako, piperrak, arto mota batzuk eta, batez ere, kontserbarako tomateak biltzeko kanpainari mesede egiten dio euririk ezak.
Sasoi honetan, kontserbarako tomatea biltzen da gehienbat. Bilketaren sasoi gorena da. Barietate goiztiarrak (Ercole, Gladis, Perfectpeel, H3405) emaitza onekin bildu dira, aurreko bi kanpainetan lortutakoarekin alderatuta gutxiako batu den arren; orduan ohikoa baino kopuru handiagoa bildu zen. Zulakarien foku batzuk antzeman dira, baina behar bezala tratatu direnez, ez dira garrantzi handikoak izango. Lursail batzuetan nekrosia ere antzeman da, gehien behar izan denetan ur gutxi izan delako. Garai honetan, bigarren landaketak biltzen dira, agian emankortasuna handiagoa izan daiteke. Laborea, udako beroek eragindako heltze aldia pasa ondoren, ohiko erritmora itzultzen ari da eta badirudi ekoizpena eskariarekin eta industrien eraldatze gaitasunarekin batera doala.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen