(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

26 parte hartzaile aurkeztu dira Pablo Sarasate Nazioarteko Biolin Lehiaketara asteazkena, 2011.eko irailak 14


Hiru parte hartzailek 15 urte dituzte; hori da lehiaketaren oinarriek ezarritako gutxieneko adin muga


Pablo Sarasate Nazioarteko Lehiaketako artxiboko irudia

Gaur goizean, Nafarroako Museoan, parte hartzaileen jardunaren hurrenkera zehazteko zozketa eta Pablo Sarasate Nazioarteko Hamaikagarren Biolin Lehiaketako lehen proba baztertzailerako entsegua egin dute. Lehiaketa Nafarroako Gobernuak antolatu du eta irailaren 14tik 21era izango da. Parte hartzeko onartu zituzten 37 lehiakideetatik 26 aurkeztu dira. Hiruk 15 urte dituzte, lehiaketaren oinarriak ezartzen duen gutxieneko adin muga.

Ana Zabalegui Kulturako zuzendari nagusiaren esanetan, finala Popular TV kateak emango du aurrez grabatuta. Emanaldia Nafarroako Gobernuaren eta eskualdeko telebisten artean adostutako hitzarmenaren ondorio da, eta Nafarroako ekitaldi kulturalen hedapena zabaltzeko Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak duen interesari erantzuten dio.

Zabaleguik lehiaketaren barruan antolatu dirren kanpoko kontzertuak ere azpimarratu ditu berritasun gisa. Kontzertu horietatik lehena Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ganbera musikako taldeak eskaini du astearte honetan Iruñean. Bigarrena gaur izango da 19:30ean, Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionaleko ganbera musikako taldeak eskainita, Iruñeko Karlos III.a etorbidean (Orreaga etorbidearekin gurutzatzen den lekuan).

Zuzendari nagusiak herritarrak lehiaketan parte hartzera animatu ditu proba baztertzaileak eta finala ikustera joanez. Proba baztertzaileak Gayarre Antzokian izango dira irailaren 15, 16, 17 eta 18an eta sarrera doakoa izango da. Finala irailaren 21ean, asteazkenean, izango da, eta interpreteek Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren laguntzarekin batera joko dute, Peter Csabaren zuzendaritzapean. Finalerako sarrera 10 euro izango da; 5 euro izango da gazte txartela erakutsita eta 65 urtetik gorakoentzat.

Lehen proba baztertzailea irailaren 15ean, osteguna, eta 16an, ostirala, egingo da. Bigarren saio baztertzailea, aldiz, igandean, irailaren 18an, izango da 10:00etatik 14:00etara. Probak ikusteko interesa dutenak saio osoan zehar sartu ahal izango dira ikustera, lehiakide bakoitzak bere saioa amaitzean.

Aurtengo lehiaketan 12 emakumek eta 14 gizonek parte hartuko dute. Hauek dira ordezkari gehien dituztenak herrialdeak: Hego Korea (8), Kanada (4), Txina (2) eta Alemania (2). Estatuko beste bi partaide ere badaude.

Lehiaketan edozein herrialdetako biolin-jotzaileek parte hartu dezake, betiere lehiaketaren probak hastean 27 urte baino gehiago eta 15 urte baio gutxiago ez badituzte, bi adinak barne hartuta.

Sariak

Lehiaketak sari ofizial hauek emango ditu: Pablo Sarasate Lehen Saria 10.000 € izango dira, Bigarren Saria 7.000 € eta Hirugarren Saria 5.000 €.

Sari bereziak ere banatuko dira. Bilaketa saria 3.000 euro da eta Pablo Sarasateren obrak ondoen interpretatzen dituenak jasoko du, Agoizko Bilaketa Elkarteak emanda. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioak eskainitako 1.500 €-ko saria ere emango dio publikoak lehiakide finalista bati, eta 1.500 euroko beste sari bat emango dio lehiakide batek piano laguntzaile bati.

Horrez gain, lehiaketak gehienez ere 1.500 euroko beka bana emango die lau lehiakideri eta beste bi estatuko parte hartzaileei, horiek ere 1.500 eurokoak gehienez ere.

Pablo Sarasate Lehen Sariaren irabazlea Camerata Portuguesa Cascais & Oeirasek, Bilboko Orkestra Sinfonikoak, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Extremadurako Orkestra Sinfonikoak kontratauko ditu 2012/2013 edo 2013/2014 denboraldian emanaldiak eskaintzeko. Halaber, 2011/2012 denboraldian biolin eta piano errezitaldi bat eskaintzeko ere kontratatuko dute, Zaragozako Entzunaretoan, Gasteizko Caja Vital Kutxa Fundazioan, Madrilgo Goi Mailako Errege Musika Kontserbatorioan (Sarasatek ikastetxeari emandako Stradivarius biolina erabiliz), Burgosko Elkarte Filarmonikoan, Pontevedrako Elkarte Filarmonikoan eta Vigoko Elkarte Filarmonikoan.


 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa