(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Belateko tunela asteazken honetan, gauerdian, irekiko dute berriro


asteazkena, 2011.eko irailak 14


Astiz kontseilariak bertara joanda egiaztatu du tunelaren egoera trafikoari berriz ere ireki aurretik


Astiz kontseilaria eta inguruko udalerrietako ordezkariak, tunelaren sarreran ( irudia handitu )

Anai Astiz Sustapen eta Etxebizitza kontseilaria Belateko tunela ikustera joan da gaur goizean. Konpontzeko obren ondoren funtzionamendu orokorraren azken probak bertatik ikusi ditu, gaur gauerdian, asteazkena, irailak 14, trafikoari ireki aurretik. Ireki ondoren, N-121-A errepideko zirkulazioa normaldu egingo da berriz ere, izan ere, iragan uztailaren 8an Belateko tunelaren iparraldeko sarreran kamioi batek su hartu zuen.

Bisitan, Astiz kontseilariarekin batera izan dira Camino Bonafaux Obra Publikoetako zuzendari nagusia eta inguruko udalerrietako alkateak eta ordezkariak.

Anai Astizek zera azpimarratu du mintzaldian: "Kaltetutako erabiltzaile nagusiei, eskerrik asko, inguruko auzokideei bereziki, azken hileetan egoera jasateko izan duten pazientziagatik". Horrez gain, nabarmendu du "Nafarroako Gobernuko langileek erantzuteko izan duten gaitasuna; eraginkortasunez jardun dira eta konpontzeko orduan esku-hartze ikaragarria eskaini dute".


Astiz kontseilaria eta inguruko agintariak Belateko tunelerantz ( irudia handitu )

Astiz kontseilariak gogorarazi du Nafarroako Gobernuak, Almandozko Mendiola auzoko lagunei erantzunez, sarbide mugatua erabiltzeko aukera eman ziela haiei bakarrik, Almandozko tuneletik zehar, eguneroko joan-etorrietako eragozkenak saihesteko.

Iragan uztailaren 8tik itxita

Gogoratuko duzuen moduan, Belateko tunela trafikoari itxita egon da joan den uztailaren 8ko arratsaldetik, medikamentu-hautsa garraiatzen ari zen kamioi batek su hartu zuelako tunelaren barruan, iparraldeko sarreratik 200 metro ingurura. Orduan, tunela itxi zen hesiak eta semaforoak jarrita tunelaren hasieran, sortutako kea ateratzeko aireztatze sistema ezarri zen, argiak gehienera piztu ziren eta tuneleko argidun seinaleak eta, desbideratzeak adieraziz, Errepideen Sareko informazio aldakorreko panelak aktibatu ziren.

Konponketa lanei eta instalazioei dagokienez, kableak, argiak, erretiluak eta euskarriak konpondu dituzte, baita telebista zirkuitu itxia, suteak detektatu eta itzaltzeko eta aireztatzeko sistemak ere. Horrez gain, tunelaren barruan kotxeak segurtasunez ibiltzeko baldintza seguruak bermatzen dituzten egitura elementuak leheneratu dira, esate baterako, bobedako iragazgaiztasunerako elementuak eta drainatze sistema, zoladura eta seinaleak. Kaltetutako gunea konpontzeko obrez gain, Nafarroako Gobernuak prebentziorako mantentze eta zuzentze lanak burutu ditu bi tuneletan (Belate eta Almandoz).

Mariezcurrena eta SICE enpresetako 24 pertsonak batez beste hamar ordu egin dituzte lan egunean azpiegitura leheneratzeko. Horren haritik, kontseilariak hauxe azpimarratu du: "Konponketa-obren garapena jarraitzeaz arduratu naiz, eta talde osoak zorroztasun tekniko handia erakutsi eta beste ezer baino lehen segurtasunari lehentasuna emateko ardura handia hartu du".

Tunela konpontzeko eta mantentzeko obren kostu osoa 1.151.000 euro izan da. Nafarroako Gobernuak behar besteko erantzukizuna eskatu du Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioari eragindako kalte eta galeren ordaina jasotzeko.

Azkenik, gogorarazi behar da, Nafarroako Gobernuko suhiltzaileek Belateko tuneletan sute-simulazioak egin zituztela ke hotza eta beroa erabiliz, abuztuaren 30 eta 31n eta irailaren 1 eta 2an, segurtasunari loturiko alderdi guztiak hobetzeko.


1. argazki-oina: Ezk.-esk.: Antonio Erreguerena Bertizaranako alkatea; Camino Bonafaux Obra Publikoetako zuzendari nagusia; Ismael Itúrbide Igantziko zinegotzia; Oscar Mindegia Doneztebeko zinegotzia; Luis Roldán Almandozko alkatea; Anai Astiz; Florentino Goñi Baztango alkatea eta Santiago VIllares Urdazubiko alkatea.

2. argazki-oina: Ezk.-esk.: Antonio Erreguerena Bertizaranako alkatea; Anai Astiz; Luis Roldán Almandozko alkatea eta Florentino Goñi Baztango alkatea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa