(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Lanbide Heziketako bost titulu berri onartu ditu asteazkena, 2011.eko irailak 14


Informatikaren, eraikuntzaren, automozioaren eta elikaduraren sektoreekin lotuta daude


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak bost foru dekretu onartu ditu gaur, oinarritzat Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala duen Lanbide Heziketaren (LH) sistema berriari egokitutako bost tituluren egitura eta curriculumak ezartzeko.

Bost titulu horietatik hiru goi-mailakoak dira: Web Aplikazioen Garapeneko Goi-mailako Teknikaria, Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapeneko Goi-mailako Teknikaria eta Eraikuntza Proiektuetako Goi-mailako Teknikaria; eta beste biak erdi-mailakoak: Ibilgailu Automobilen Elektromekanikako Teknikaria eta Elikagaigintzako Teknikaria.

Nafarroarako egokitutako titulu berrien egiturak eta curriculumak hainbat berrikuntza dituzte, besteak beste, goi-mailako ziklo guztietan ingelesa sartzea.

Nafarroako Gobernuak Lanbide Heziketako bost titulu berri onartu ditu.

Langilea.

Nafarroako Gobernuak bost foru dekretu onartu ditu gaur, oinarritzat Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala duen Lanbide Heziketaren (LH) sistema berriari egokitutako bost tituluren egitura eta curriculumak ezartzeko.

Bost titulu horietatik hiru goi-mailakoak dira: Web Aplikazioen Garapeneko Goi-mailako Teknikaria, Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapeneko Goi-mailako Teknikaria eta Eraikuntza Proiektuetako Goi-mailako Teknikaria; eta beste biak erdi-mailakoak: Ibilgailu Automobilen Elektromekanikako Teknikaria eta Elikagaigintzako Teknikaria.

Nafarroarako egokitutako titulu berrien egiturak eta curriculumak hainbat berrikuntza dituzte, besteak beste, goi-mailako ziklo guztietan ingelesa sartzea. Azpimarratzekoa da lanbide-heziketako aurreko tituluek –LOGSE-, hain zuzen berri hauek ordeztuko dituztenek, ez zutela ingelesik. Hizkuntza hori sartzeko erabakia Nafarroan bakarrik hartu da eta irakaskuntza horiek nazioartean hedatzeko estrategiari dagokio. Ingelesa sartzearen helburua, oinarrizko hizkuntza-gaitasunak sakontzeaz gain, laneko benetako testuinguru batean aplikatzea da; helburu hori hobeto lortzeko, lanbide-heziketako ikasleak atzerrira joaten dira (urtero, lanbide-heziketako 200 ikasle baino gehiagok egonaldiak egiten dituzte Europako herrialdeetako enpresetan, eta Foru Erkidegoa da, hain zuzen ere, atzerriko egonaldi-programak burutzen dituzten ikasleen portzentaje handiena duena).

Beste berrikuntza bat da lanbide-moduluak prestakuntza-unitateetan antolatzea; horrek aukera ematen du etengabeko prestakuntzako eskaintza egiaztagarriak egiteko, edo ikastetxeetan prestakuntza garatzeko orientazio didaktiko egokienak eskaintzeko. Hala, 2011-2012 ikasturtean Lanbide Heziketako 79 titulu desberdin (goi-mailako 47 eta erdi-mailako 32).

Azken hiru urteetan onartutako hemeretzi tituluri gehitzen zaizkien beste hiru hauen onarpena Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazional berria Nafarroan ezartzeko prozesuan kokatzen da. Sistema horren ondorioa produkzio-sistemaren eskaerei hobeto egokitutako titulazio berritzaileak dira. Prozesu horren barnean, 2011-2012 ikasturtean, aipatutako titulazioekin lotutako prestakuntza-zikloak Nafarroako lanbide-heziketako ikastetxe desberdinetan ezarri dira, aurreko sistemako titulazioen ordez edo titulazio berria eskainiz, esate baterako, Web Aplikazioen Garapeneko Goi-mailako Teknikaria.

Web Aplikazioen Garapeneko Goi-mailako Teknikaria

Web Aplikazioen Garapeneko Goi-mailako Teknikariaren titulu berriak Interneten hazkunde esponentzialari eta web-aplikazioen diseinuan eta garapenean espezializatutako profesionalen beharrari erantzuten die. Iruñeko "Mª Ana Sanz" ikastetxe bateratuan eskainiko da.

Titulu honek lotura du Informatika Aplikazioen Garapeneko Goi-mailako Teknikariaren aurreko tituluarekin. "Mª Ana Sanz" IBn aipatutako aurreko tituluan bi talde zeudenez, horietako baten ordez Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapeneko Goi-mailako Teknikariaren titulu baliokidea jarri da eta beste taldeak Web Aplikazioen Garapeneko Goi-mailako Teknikariaren titulu berria eskaintzeko balio du.

Goi-mailako beste titulu batzuetan bezala, Nafarroan bakarrik, ingeleseko bi modulu sartu dira, bata lehen mailan eta bestea bigarrenean. Hala, goi-mailako ziklo berri hau honako modulu hauetan antolatuta geratu da:

Lehen maila

- Informatika-sistemak

- Datu-baseak

- Programazioa

- Informazioa kudeatzeko marken eta sistemen lengoaiak

- Garapen-inguruneak

- Enpresa eta iniziatiba ekintzailea

- Ingelesa I

Bigarren maila

- Web-orriaren garapena bezero-ingurunean

- Web-orriaren garapena zerbitzari-ingurunean

- Web-aplikazioen hedapena

- Web-interfazeen diseinua

- Lan-prestakuntza eta -orientazioa

- Ingelesa II

- Web-aplikazioak garatzeko proiektua

- Prestakuntza lantokietan

Elikagaigintzako Teknikaria

Titulu honek San Adriango "Ega" BHIn irakasten zen LOGSEko aurreko titulua ordezten du: "E Barazkien, haragien eta arrainen kontserbagintzako Teknikaria".

Tituluaren curriculum berriak bi berrikuntza adierazgarri ditu:

-Lehena, antolakuntzari dagokiona. Elikagaiak eraldatu eta kontserbatzeko tratamenduen prozesuei buruzko prestakuntza indartzen da, eduki hori zikloa osatzen duten bi mailetan banatuz: astean sei orduko eskolak lehen mailan eta lau ordukoak bigarrenean.

-Modulu berri bat sortu da, Nafarroarako dena, "Elikagaien industriako produkzio-lineak gidatzea" izenekoa. Sei ordu izango dira bigarren mailan, eta ikasleak prestatuko ditu produkzio-linea automatizatu bateko ekipo eta instalazio laguntzaileetako lanarekin, sistema automatizatuak kontrolatzeko programen doikuntzarekin eta produkzio-sistema automatizatu batean oinarrizko matxurak identifikatzearekin lotutako edukietan. Hala, teknikari honek lehen mailako mantentze-lanak egiteko behar duen balio-aniztasuna, sektoreko enpresek asko eskatzen dutena, sustatzen da.

Ibilgailu Automobilen Elektromekanikako Teknikaria

Titulu honek Iruñeko "Donapea" BHIn eta "Virgen del Camino" BHIn irakasten zen LOGSEko aurreko titulua ordezten du: "Ibilgailuen Elektromekanikako Teknikaria".

Nafarroako diseinatu den tituluaren curriculum berriak, ibilgailu berriak mantentzeko teknikei buruzko prestakuntzaren aldeko apustua ekarri du, edukiak ibilgailu berrien ezaugarrietara egokitzeaz gain. Horretarako modulu bat sortu da, Nafarroarako, "Ibilgailu, hibridoen, elektrikoen eta hidrogenozkoen mantentze-lana" izenekoa.

Titulazio honek sektorean erabiltzen diren teknologia berriei egokitutako prestakuntza bati erantzuten dio eta etorkizuneko ibilgailuaren garapena sustatzen du. Ibilgailu berriak energia hornitzeko eta eraginkortasun energetikoa hobetzeko sistema berriak izango ditu.

Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapeneko Goi-mailako Teknikaria

Titulu honek Iruñeko "Donapea" BHIn eta "Virgen del Camino" BHIn irakasten zen LOGSEko aurreko titulua ordezten du: "Ibilgailuen Elektromekanikako Teknikaria".

Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapeneko Goi-mailako Teknikariak hiru ikastetxetan –Iruñeko Mª Ana Sanz" IB eta "Cuatrovientos" Institutua eta Tuterako "ETI" BHI- irakasten zen aurreko LOGSEko titulua ordezten du: Informatika Aplikazioen Garapeneko Goi-mailako Teknikaria.

Foru Erkidegorako diseinatutako tituluaren curriculum berriak kudeaketa-aplikazioen lengoaia egituratuetako programazioarekin, objektu eta datu-base erlazionaletara bideratutako lengoaien programazioarekin eta enpresa-baliabideak planifikatzeko sistemen eta bezeroekiko harremanak kudeatzeko sistemen administrazioarekin eta programazioarekin lotutako kualifikazioak dakartza. Estatu-mailan definitutako, eta Nafarroan zehaztutako, profil honez gain, bi erabaki estrategiko hartu dira:

-Goi-mailako beste titulu batzuetan bezala, ingeleseko bi modulu sartu dira, Nafarroan bakarrik; bata lehen mailan eta beste bigarren mailan.

-Bestalde, Nafarroako merkatuaren eskaera aztertzean ikusi da profesional horren profila sendotu egin behar dela, bigarren mailan astean lau orduko web-garapen bidezko modulu bat eginez, titulatu horren balio-aniztasuna sendotzeko eta enplegagarritasuna handitzeko xedez.

Eraikuntza Proiektuetako Goi-mailako Teknikaria

Titulu honek Iruñeko "Donapea" BHIn eta "Virgen del Camino" BHIn irakasten zen LOGSEko aurreko titulua ordezten du: "Ibilgailuen Elektromekanikako Teknikaria".

Eraikuntza Proiektuetako Goi-mailako Teknikariak Iruñeko "Virgen del Camino" BHIn irakasten zen LOGSEko aurreko titulua ordezten du: Eraikuntza Proiektuen Garapeneko eta Aplikazioko Goi-mailako Teknikaria.

Nafarroako diseinatutako tituluaren curriculum berriak honako hauekin lotutako kualifikazioak dakartza: eraikuntza-proiektuen irudikapena sektorean gehien erabiltzen diren diseinu-programen bidez, eraikuntza-proiektu eta lanen kontrola, obren jasotzeak eta zuinketak eta eraikinen eraginkortasun energetikoa. Azken batean, eraikinen energia ziurtatzeko prozesuan laguntzea ahalbidetuko dio profesional honi. Estatu-mailan definitu, eta Nafarroan zehaztutako, profil honez gain, ingelesa sartu da heziketa-ziklo honentzat zehaztutako prestakuntzan.

Matrikula irekia

Lanbide Heziketako goi-mailako zikloetan izena emateko iraileko ez-ohiko matrikula-egunak irailaren 8a eta 9a izan ziren, abuztuaren 29an eta 30ean aurre-matrikula egin zutenentzat. Egun horietan ikasleek egindako aukerak eta bete gabe zeuden plazak egokitu egin ziren.

Lanbide Heziketako erdi-mailako zikloetan izena emateko iraileko ez-ohiko matrikula-egunak irailaren 14a eta 15a izango dira eta, ondoren, egun batzuk geroago egindako aukerak eta bete gabe dauden plazak egokituko dira.

Eskainitako heziketa-ziklo horietako bat edo Hasierako Kualifikazio Programa bat egin nahi duten ikasleak dagokien ikastetxeekin harremanetan jar daitezke.

8.000 ikaslek LH ikasi zuten iaz

Pasa den 2010-2011 ikasturtean, 8.000 ikasle inguruk ikasi zuten Nafarroako lanbide-heziketako 79 tituluetako bat. Horietatik, 146ek Gorputz eta Kirol Ekintzekin lotutako ikasketak egin zituzten; 1.111k Administrazioa eta Kudeaketa adarrean ikasi zuten; 269k Nekazaritza eta Elikagai Industriak aukeratu zuten; 79k, Arte Grafikoak; 221, Arte Plastikoak eta Diseinua; 498k, Merkataritza eta Marketina; 106k, Eraikuntza eta obra zibila; 809k, Elektrizitatea eta Elektronika; 145k, Energia eta Ura; 1.169k, Fabrikazio mekanikoa eta Instalazioa eta Mantentze-lanak; 205ek, Ostalaritza eta turismoa; 238k, Irudi pertsonala; 294k, Informatika eta Komunikazioak; 100ek, Zura, Altzariak eta Kortxoa; 93k, Kimika; 700ek, Osasuna; 509k, Gizarte eta Kultura Zerbitzuak eta Komunitatekoak; eta 324k, Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak. Gainerako 984ak Lanbide Kualifikazioko Hasierako Programetan matrikulatu ziren (LH dira, baina ez dute titulurik eta DBH amaitu ez duten ikasleentzat dira).

Lanbide Heziketako tituluen katalogoaren eguneraketa

Bestalde, gai honi dagokionez, Nafarroako Gobernuak lankidetza-hitzarmena sinatu du Estatuarekin, 2011. urtean Lanbide Heziketako (LH) tituluen katalogoa landu eta eguneratzeko ekintzak garatzeko.

2009. urtetik urtero berritu den akordio horren arabera, Nafarroak konpromisoa hartu du katalogoa lantzeko lanetan lagunduko duen hezkuntzan aditu bat jartzeko eta, trukean, Hezkuntza Ministerioak 48.500 euro emango dizkio Foru Gobernuari irakasleen parte-hartzea ordaintzeko.

Hitzarmen hori Europako Gizarte Fondoen laguntzarekin ordaindutako programen esparruan garatzen da, horien onuradun baita Hezkuntza Ministerioa. Hitzarmena abenduaren 31 arte egongo da indarrean. Halaz ere, urtero berritu ahal izango da, egungo baldintzetan, bi alderdiak ados badaude.

Gogoan izan behar da Nafarroako Gobernuak eta Gobernu Zentralak urteak daramatzatela lankidetzan LHko tituluen katalogoa lantzen eta eguneratzen. Zehazki, Hezkuntza Departamentuak zuzentzen du, estatu-mailan, "Energia eta Ura" lanbide-arloari dagozkion kualifikazioak eta tituluak diseinatu eta garatzen dituzten adituen taldea; izan ere, sektore hori estrategikoa da Nafarroako ekonomian. Halaber, beste lanbide-arlo batzuetan ere laguntzen du tituluen eta Kualifikazioen diseinuan adituak diren irakasle eta aholkularien bitartez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa