(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako proiektu pilotu bat abiaraziko du tratu txarren emaileak berrezteko asteazkena, 2011.eko irailak 14


Sententzia irmorik gabe, kautelazko neurriak ezarrita dituzten eta beren borondatez parte hartzea erabakitzen duten erasotzaileentzat izango da


Nafarroako Gobernuak Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasuneko Ministerioak bultzatutako proiektu pilotu bat abiaraziko du tratu txarren eragileak berrezteko eta berriz gizarteratzeko. Ekimena doako arreta psikologikoan datza eta, sententzia irmorik izan gabe, kautelazko neurriak ezarrita dituzten –esate baterako, urruntze-agindua- eta beren borondatez parte hartzea erabakitzen duten erasotzaileentzat da.

Proiektua 21.780 eurorekin finantzatuko da, eta horietatik 13.000 Gobernu Zentralak jarriko ditu, eta gainerako 8.780 euroak Nafarroako Gobernuak. Xede horretarako, bi erakundeek lankidetza-hitzarmen bat sinatuko dute; Foru Gobernuak gaur onartu du hitzarmenaren testua.

Gehienez ere 24 plaza eskainiko dira, hamabina pertsonako bi talde terapeutikotan banatuta. Parte-hartzaileak epaitegietatik bideratuko dituzte, eta urtea amaitu baino lehen sartu behar dira programan, jarduerak 2012ko martxoaren 31ra arte luza daitezkeen arren.

Guztira 24 saio egin ahal izango dira, eta bertan gizonezkoen eta emakumezkoen estereotipoekin, bulkaden kontrolarekin, asertibitatearekin eta amorrua gobernatzearekin lotutako gaiak landuko dira. Lehen saioak banakakoak izango dira parte-hartzaileen ebaluazioa egiteko eta gero taldean izango dira.

Hitzarmeneko testuak jasotzen duenaren arabera, programa honetan sartzen direnak ez dira izango inolako azterketa, ikerketa edo antzeko lanen xede, baldin eta Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasuneko Ministerioak espresuki baimentzen ez badu.

Iaz beste proiektu pilotu bat abiarazi zen, hura ere Gobernu Zentralak sustatuta eta interesa zuten autonomia-erkidegoekin lankidetzan. Kasu hartan, ordea, programa zigor irmoa zuten tratu txarren emaileentzat zen. Guztira zortzi pertsonak burutu zuten prozesua, kartzelaren ordez.

Uztailaren 31ra arte, Nafarroan polizia-gorputz desberdinek (Foru Polizia, Guardia Zibila, Polizia Nazionala eta Iruñeko Udaltzaingoa) 736 salaketa erregistratu dituzte tratu txarrengatik. Kopuru hori 2010ean aldi berean izan zena baino %3,66 handiagoa da, orduan 710 izan baitziren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa