(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Ikus-entzunezkoen Batzordea eta Foru Erkidegoko RTVEren Aholkularitza Kontseilua kentzea bultzatu du

asteazkena, 2011.eko irailak 14


Gobernuak Lege Proiektu bana onetsi du Administrazioaren funtzionamendua arrazionalizatzeko zorroztasuna eta eraginkortasuna lortze aldera


Nafarroako Gobernuak Foru Lege Proiektu bana onetsi du gaurko saioan Nafarroako Ikus-entzunezkoen Batzordea eta Foru Erkidegoko Radiotelevisión Españolaren (RTVE) Aholkularitza Kontseilua kentzeko. Bi ekimen horien helburua Administrazioaren funtzionamendua arrazionalizatzea da, zorroztasun eta eraginkortasun maila handiagoa lortzeko nahitaezkoak ez diren organo guztiak kenduta.

Foru Lege Proiektu horiek Nafarroako Parlamentura bidaliko dira han onetsi ditzaten. Kalkulatutakoaren arabera, bi organo horiek kentzeak urtean 500.000 euro baino gehiago aurrezteko bidea emango du.

Nafaroako Ikus-entzunezkoen Batzordea 2001ean eratu zen Foru Lege bidez "agintari independente gisa Nafarroako ikus-entzunezkoen sektoreko edukiak zaintzeko". Gobernuak Batzordeak egin duen "lan handia" aintzatetsi du: hainbat ekintza eta araudi garatu ditu, bereziki adingabeak telebistako edukietatik babesteko, ikusleak defendatu ditu eta ikus-entzunezko edukien kalitatea autoerregulatzeko kode bat ezarri du. Hala ere, krisialdi ekonomikoaren garaian, Gobernuak beteko ditu Ikus-entzunezkoen Batzordearen eginkizunak, hala, altxor publikoari ez zaio horrenbeste eskatuko. Berez, estatuan, gaur egun, 17 autonomia erkidegoetatik beste hiruk soilik izan dute Ikus-entzunezkoen Batzordea: Kataluniak, Andaluziak eta Balearrek.

Batzordea zazpi kidek osatzen dute, eta horietatik bost Nafarroako Parlamentuak eta bi Foru Gobernuak izendatzen ditu. Kudeatzaile batek, idazkari batek (aldi baterako langilea) eta lau funtzionariok (bi letradu, kazetari bat eta administrari bat) osatzen dute langileen zerrenda. Nafarroako Ikus-entzunezkoen Batzordeak 612.105 euroko aurrekontua du aurten. Zenbateko horren bidez organismoko langileak, 7 kideek jasotzen dituzten dietak eta egiten diren lan eta txostenak finantzatzen dira. COAN kenduz gero, bertako funtzionarioak Nafarroako Gobernuan gehituko dira.

RTVEko Aholkularitza Kontseilua

Nafarroako RTVEko Aholkularitza Kontseilua 1985ean eratu zen Nafarroako RTVEren lurraldeko ordezkariari aholkularitza emateko eta erakunde publikoan Foru Erkidegoko interesen ordezkari izateko. RTVEren antolaketa egitura berriak ordezkariaren eginkizuna jaso ez eta aholkularitza kontseiluei eginkizunik ematen ez dienez, Gobernuak uste du kontseilua kenduz gero Administrazioaren funtzionamendua arrazionalizatzen jarraitzeko helburua lortzeko balioko duela.

Nafarroako RTVEren Aholkularitza Kontseiluak ez du langilerik. Parlamentuko taldeek hautatutako 13 kidek osatzen dute eta Nafarroako Gobernuko Lehendakariak izendatzen ditu. Finantzatzeko, Nafarroako Aurrekontu Orokorretan dietak jasotzen dira, kideen bileretara joateagatik ematen direnak. 2011n 12.786 eurokoak izan ziren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa