(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lizarrako Epaitegiek 4.000 prozedura judizial baino gehiago ebatzi dituzte 2011ko lehen seihilekoan

osteguna, 2011.eko irailak 15


Jiménez presidenteordea epaitegiak ikustera joan da gaur, baita Foruzaingoaren eraikinak ere


Jiménez presidenteordea, Jurío eta Fernández Carlos Yarnozen azalpenak entzuten ( irudia handitu )

Lizarrako epaitegiek 4.045 prozedura judizial ebatzi dituzte eta 3.742 sartu dira, guztiak 2011ko lehen seihilekoan. Bestalde, Polizien Arretarako Bulegoak herritarren ia 2.000 kontsulta hartu zituen 2010ean. Orduan, 761 salaketa penal eta administrazioaren 43 salaketa jarri ziren.

Horiek dira Roberto Jiménez Alli lehen presidenteorde eta Lehendakaritzako,  Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak jakitera eman dituen datuetako batzuk herri horretara egin duen bisitan, Lizarrako Merindadearen beharrizanak zeintzuk diren zuzenean jakiteko.

Jimenezek bisita Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. eta 2. zk.ko epaitegietan hasi du. Bisitan zehar, lehen presidenteordearekin batera izan dira Inmaculada Jurío Justiziako eta Barneko zuzendari nagusia eta Esther Fernández Lizarrako epaile dekanoa. Kontseilariak esan duenaren arabera, 2011ko lehen seihilekoan, Lizarrako epaitegiek 4.045 prozedura ebatzi dituzte guztira eta 3.742 prozedura judizial sartu dira. Zehazki, denboraldi horretan, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. zk.ko epaitegiak 2.182 prozedura ebatzi eta 1.984 sartu ditu. Aldiz, Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. zk.ko epaitegiak 1.863 prozedura ebatzi eta 1.758 sartu ditu. Arlo zibilean 1.082 prozedura sartu ziren bi epaitegietan guztira, eta arlo penalean 2.660. Prozeduren ebazpenari dagokionez, 1.222 jurisdikzio zibilekoak izan ziren eta 2.823 penalekoak.

Epaitegietan egon ondoren, Jiménez Lizarrako Foruzaingoaren polizia-etxera joan da, Carlos Yárnoz polizia-etxeko buruak lagunduta. Han jakinarazi diote Polizien Arretarako Bulegoak 2010ean herritarren ia 2.000 kontsulta hartu zituela; horietan 761 salaketa penal eta administrazioaren 43 salaketa jarri ziren. Bisitan, Jiménez presidenteordeak langileen taldea zoriondu du eta hauxe esan du: "Foruzaingoak herritarrei arreta emateko egiten duen lan ikaragarriaren geroz eta defendatzaile handiagoa egiten naiz egunero". Gainera, Nafarroako Gobernuak trafikoaren eta estupefazienteen kontsumoaren inguruan duen kezka azpimarratu du, eta adierazi du sentsibilizatzeko eta kontsumoa prebenitzeko kanpainak egingo direla.

Bestalde, Lizarrako Foruzaingoko atestatuen izapidetze taldeak 306 atestatu izapidetu zituen iaz: 71,66 kilo droga kontrolpean jarri zituen, epailearen baimenarekin etxebizitzetan 12 sarrera eta erregistro egin ziren eta 2 jabeak adostuta. Horien ondorioz, Foruzaingoak kontrolpean jarritako substantziez gain, ibilgailu bat eta 34.087 euro konfiskatu zituen. 2011ko abuztuaren amaierara arte bakarrik, izapideturiko atestatu penalak 259 izan ziren; 2010ean, aldiz, 306 izan ziren.

Arau-hauste penalak direla eta atxilotu eta egotzitakoen kopuruaren gorakada azpimarratzekoa da, 2009an 148 izatetik 2010ean 190 izatera pasa ziren. Delitu horietatik gehienak bideko segurtasunarekin daude lotuta, horiek 2010eko maiatzean hasi ziren izapidetzen. 2011ko irailaren 1era arte, Lizarrako Foruzaingoaren Polizia Etxeak 92 pertsona atxilotu edo egotzi ditu, eta 739 salaketa izapidetu ditu trafikoko arauak hausteagatik eta 331 salaketa substantziak kontsumitzeagatik.

Lizarrako alkatearekin solasaldia, Fidimari bisita eta LASEMErekin batzarra

Horiez gain, aurreikusi denaren arabera, presidenteordea Begoña Ganuza Lizarrako alkatearekin elkartuko da hitz egiteko, eta udal korporazio osoarekin batzartuko da pleno aretoan hiriaren beharrizanak eta kezkak zeintzuk diren zuzenean jakiteko.

Ondoren, Jiménez Fidima Ingurumeneko Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Fundazioaren enpresa-haztegiko bulegoak eta lantegiak ikustera joango da. Fidima industriaren alorrean ingurumena ikertzeko zentroa da, eta Miguel de Eguía Parke Teknologikoan dago. Han, Ricardo Galdeano fundazioko presidenteak eta María Eugenia Sádaba zuzendari nagusiak egingo diote harrera eta laborategiak eta ikertzaileen bulegoak erakutsiko dizkiote.

Fidima fundazio pribatua da, eta Lizarrako Merindadeko Enpresen Elkarteko (LASEME) 11 enpresarik sortu zuten; bertan parte hartzen du Nafarroako Gobernuaren SODENA sozietate publikoak. Zentroaren helburua enpresak eta enplegua sortzea da ingurumenaren teknologian aplikaturiko ikerketaren eta garapenaren bidez. Zehazki, lanerako ildo nagusien xedea enpresetan sortzen diren benetako arazoak konpontzea eta horiek ingurumenarekiko jarrera hobetzeko eta hondakinen kudeaketaren eta ekoizpen prozesuaren kostuak murrizteko aukera bihurtzea da, izan ere, geroz eta hondakin eta ingurumenaren araudi gehiago sortzen dira.

Azkenik, Jiménez Ángel Ustarroz buru duen Lizarrako Merindadeko Enpresen Elkarteko (LASEME) zuzendaritza batzordeko kideekin batuko da. Kideek presidenteordeari jakinaraziko diote langileen trebakuntza modu aktiboagoan sustatzeko duten interesa eta horren bidez industrien eta enpresen ekoizpena handitzea.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Roberto Jiménez lehen presidenteordearen adierazpenak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa