(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua elkarleanean ari da NUPeko ikasleek garapenerako laguntzako proiektuetan praktikak egin ditzaten


osteguna, 2011.eko irailak 15


Torres kontseilariak eta Lafuente errektoreak finantzazio hitzarmena sinatu dute gaur goizean


Torres kontseilaria eta Lafuente errektorea "Formación Solidaria" izeneko garapenerako laguntzako proiektua finantzatzeko hitzarmena sinatzen ( irudia handitu )

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek ikasketen amaierako proiektuak edo praktikak egin ahal izango dituzte, lankidetzarako GGKE, elkarte eta/edo nazioarteko agentziek buruturiko garapenerako laguntzako proiektuetan sartuta. Proiektu horiek lekuko unibertsitateren bati nolabait lotuta egongo dira.

Horretarako, Elena Torres Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria kontseilariak, Nafarroako Gobernuaren izenean, eta Julio Lafuente Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak, unibertsitatearen izenean, hitzarmen bat sinatu dute. Horren bidez bi instituzioek konpromisoa hartu dute "Formación Solidaria" garapenerako laguntzako proiektua batera finantzatzeko. Proiektuak hezkuntza eta sentsibilizazio ekintzak bateratzen ditu lankidetza teknikoko beste batzuekin.

Nafarroako Gobernuak 89.610 euro emango ditu diru-laguntza gisa 194.567 euroren aurrekontu osotik. Gainerakoa NUPen kontura izango da.

Programari esker, garapen bidean diren herrialdeetako hainbat unibertsitate indartzen dira, alde batetik, eta, bestetik, NUPeko unibertsitateko komunitateak garapenerako nazioarteko lankidetzan esku hartzea eragiten du.
2010-2011 ikasturterako NUPeko ikasleentzat "Formación Solidaria" proiektuko 35 beken deialdia egingo da. Beka eskuratzeko garapenerako nazioarteko laguntzan oinarrizko trebakuntzako ikastaro bat egin behar da. Bekadunak hitzarmen hau sinatu eta beka babesten duten bi instituzioek erabakiko dituzte batera.

Bestalde, proiektuak herrialde kideetako unibertsitateetako irakasle eta ikasleentzako eta programaren aukako alderdietako teknikarientzako trebakuntza eta ikerketa bekak ere baditu. Bekak lortzen dituzten NUPeko ikasleek, bestalde, Kuba, Peru, Ekuador, El Salvador, Bolivia eta Mozambikeko proiektuak burutzera joango dira. Proiektu horien edukiak aholkularitza juridiko solidarioa, sistema informatikoen diseinua eta ekoizpena, landako haurren hezkuntza, fisioterapia, gizartearentzako enpresa txikiak sortzea, hezkuntzarako materiala sortzea, ama-haurren arreta kirurgikoaren jarduna eta osasuna,  energia berriztagarriak, ardoaren ekoizpena edo industriaren segurtasuna eta antolaketa bezalako arlo ezberdinei buruzkoak dira.

Gainera, NUPen programan parte hartzen duten herrialde kideetako unibertsitateetako irakasleak hartzea aurreikusi da, haien jatorriko fakultateetan egindako ikerketekin loturiko alderdi zehatzak sakontzeko, haien unibertsitatean irakasteko kontu espezifikoetan trebatzeko edo haien ezagutza alorrarekin loturiko mintegi, modulu edo jardunaldietara joateko.  2011rako irakasle horietatik 12ren bisita aurreikusi da, eta bi eta hamar hilabete arteko egonaldiak egingo dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa