Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Torres kontseilariak eta Lafuente errektoreak finantzazio hitzarmena sinatu dute gaur goizean
Torres kontseilaria eta Lafuente errektorea "Formación Solidaria" izeneko garapenerako laguntzako proiektua finantzatzeko hitzarmena sinatzen
(
irudia handitu
)
Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek ikasketen amaierako proiektuak edo praktikak egin ahal izango dituzte, lankidetzarako GGKE, elkarte eta/edo nazioarteko agentziek buruturiko garapenerako laguntzako proiektuetan sartuta. Proiektu horiek lekuko unibertsitateren bati nolabait lotuta egongo dira.
Horretarako, Elena Torres Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria kontseilariak, Nafarroako Gobernuaren izenean, eta Julio Lafuente Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak, unibertsitatearen izenean, hitzarmen bat sinatu dute. Horren bidez bi instituzioek konpromisoa hartu dute "Formación Solidaria" garapenerako laguntzako proiektua batera finantzatzeko. Proiektuak hezkuntza eta sentsibilizazio ekintzak bateratzen ditu lankidetza teknikoko beste batzuekin.
Nafarroako Gobernuak 89.610 euro emango ditu diru-laguntza gisa 194.567 euroren aurrekontu osotik. Gainerakoa NUPen kontura izango da.
Programari esker, garapen bidean diren herrialdeetako hainbat unibertsitate indartzen dira, alde batetik, eta, bestetik, NUPeko unibertsitateko komunitateak garapenerako nazioarteko lankidetzan esku hartzea eragiten du.
2010-2011 ikasturterako NUPeko ikasleentzat "Formación Solidaria" proiektuko 35 beken deialdia egingo da. Beka eskuratzeko garapenerako nazioarteko laguntzan oinarrizko trebakuntzako ikastaro bat egin behar da. Bekadunak hitzarmen hau sinatu eta beka babesten duten bi instituzioek erabakiko dituzte batera.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen