(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Altsasuko Udala salatu du espazio publikoak erabili dituelako Foruzaingoa eta Segurtasun Indarrak nazien erregimenarekin lotzeko

osteguna, 2011.eko irailak 15


Foruzaingoa gertatutakoa aztertzen ari da delituren bat egin den jakiteko. Agenteak bideoaren egilea izan daitekeena ere aztertzen ari dira eta internetetik kentzeko eskatuko dute


Nafarroako Gobernuak "benetan sentitzen du Bildu buru duen Altsasuko Udaleko arduradunek Foruzaingoa eta Estatuko Segurtasun Indarrak eta Kidegoak iraintzeko espazio eta baliabide publikoak erabili eta kidego horiek nazien erregimenarekin alderatu izana". Gertaera iragan irailaren 3an jazo zen Altsasuko Gure Etxea udalaren eraikinean. Han, erregearen eta segurtasun indarren parodia bat egin zuten, baita Foruzaingoarena ere, eta kidego horiek eta erregea nazien erregimenarekin lotu zituzten, svastikadun banderak baliatuz.

Foruzaingoa gertatutakoa aztertu eta ikertzen ari da, delituren bat egin den ala ez jakiteko. Agenteak bideoaren egilea nor den jakiteko lanean ari dira eta Youtuberi eskatuko diote bideoa berehala kentzeko Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen irudi iraingarri eta laidogarriak zabaltzen dituelako.

Halaber, Nafarroako Gobernuak Altsasuko Udalari eskatu dio "espazio eta baliabide publikoak ez ditzala erabili nafar guztien segurtasuna babestu eta mantentzeko egunero lan egin eta, askotan, zeregin horretan bizia ematen duten profesionalak iraindu eta laidotzeko ekintzak burutzeko".

Horren haritik, Nafarroako Gobernuak "nafar guztien izenean, Nafarroan lanean ari diren segurtasun indar eta kidego guztietako kideei eskerrak eta babes osoa eman nahi die, baita egunero haien zerbitzua betetzeko egiten duten lanagatik ere".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa