(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Atzerriko 34 enbaxadore Nafarroa bisitatzen ari dira bertako energia berriztagarrien zentro nagusiak ezagutzeko osteguna, 2011.eko irailak 15


Barcina Lehendakariak, enbaxadoreak iristean egindako harreran, azpimarratu du elektrizitate-kontsumoaren % 81,15 iturri garbietatik datorrela


Transcripción textual del video

Barcina Lehendakariak azpimarratu du "Foru Erkidegoa munduko erreferentzi bihurtu dela energia garbien ekoizpenean, batez ere jatorri eolikoa duten energietan". Gaur egun, iturri berriztagarriek sortutako elektrizitatea Nafarroan kontsumitzen den elektrizitatearen azken kontsumoaren % 81.15aren baliokidea da. Lehendakariak azaldu duenez, helburua "energia berriztagarrien ekoizpena Nafarroa lehiakorra den iturri guztietan sustatzea da" 2015ean % 87a sortzeko.

Barcinaren agerraldia

Barcina Lehendakaria enbaxadoreen aurrean egindako agerraldian. ( irudia handitu )

Espainian akreditatutako 34 enbaxada atzerritarren ordezkariek Nafarroara bidaiatu dute gaur Foru Erkidegoko energia berriztagarrien instalazio nagusiak ezagutzeko.

Programa Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak diplomatikoei egindako harrera-ekitaldiarekin hasi da, eta programa horren barnean honako bisita hauek ere sartzen dira: Sarriguren-go Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalaren egoitzara (CENER), Acciona-k inguruan duen Energia Berriztagarrien Kontrol Zentrora, Gamesak Agoitzen duen Palen Fabrikara, CENERek Zangozan duen Aerosorgailuen Entsegu Laborategira eta udalerri horretako Accionaren Biomasa Fabrikara

Nafarroako Jauregiaren Tronu Aretoan egin den harrera-ekitaldian, Barcinak nabarmendu du "Foru Erkidegoa munduko erreferentzi bihurtu dela energia garbien ekoizpenean, batez ere jatorri eolikoa duten energietan". Gaur egun, iturri berriztagarriek sortutako elektrizitatea Nafarroan kontsumitzen den elektrizitatearen azken kontsumoaren % 81.15aren baliokidea da. Lehendakariak azaldu duenez, helburua "energia berriztagarrien ekoizpena Nafarroa lehiakorra den iturri guztietan sustatzea da" 2015ean % 87a sortzeko.


Taldeko argazkia

Barcina Lehendakaria agintarien alboan. ( irudia handitu )

Diplomatikoez gain, ekitaldian honako hauek izan dira: Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko kontseilari Lourdes Goicoechea; Gobernuaren ordezkari Elma Saiz; Gobernu zentraleko Nazioarteko Harreman Ekonomiko eta Energia Gaietarako zuzendari nagusi José Eugenio Salarich, bai eta Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioko eta enpresa laguntzaileetako beste ordezkari batzuk ere

Jardunaldia Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioak (MAEC) antolatu du, eta babesle izan ditu: Nafarroako Gobernua, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala eta Gamesa eta Acciona enpresak.

Bisitan ondorengo herrialdeetako enbaxadoreak izan dira: Australia (Zorika Mcarthy), Austria (Rudolf Lennkh), Bolivia (María del Carmen Almendras), Brasil (Paulo Cesar de Oliveira), Kanada (Graham Shantz), Zipre (Antonis Toumazis), Kolonbia (Orlando Sardi), Korea (Dae-sung Oh), Kroazia (Neven Pelicaric), El Salvador (Edgardo Suárez), Estonia (Toomas Kahur), Filipinas (Carlos Salinas), Gambia (Kebba S. Touray), Guatemala (Anamaría Díeguez), Haiti (Yolette Azor-Charles), Hungaria (Edit Bucsi), Indonesia (Adiyatwidi Adiwoso), Irlanda (Justin Harman), Israel (Alon Bar), Kazajastan (Yergali Bulegenov), Kenya (Bramwel Kisuya), Lituania (Audra Plepyte), Malaysia (Ilankovan Kolandavelu), Portugal (Alvaro Mendonça), Serbia (Jela Bacoviv), Suedia (Cecilia Julin), Suitza (Urs Ziswiler), Ukraina (Anatoliy Scherba), Uruguai (Carlos Pita) eta Vietnam (Truong Trieu).

Gainera, Alemania (Thomas Neisinger), AEB (Ari Nathan), India (Biraja Prasad) eta Erresuma Batuko (Derek Doyle) enbaxadetako diplomaziako goi-funtzionarioak bertaratu dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Barcina Lehendakariaren agerraldia

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa