(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Udako bi ikastarotan aurkikuntza arkeologikoen bidez Nafarroako historia eta XXI. mendeko giltzak aztertuko dituzte

ostirala, 2011.eko irailak 16


Bi ikastaroak datorren astelehenetik, irailaren 19tik, aurrera izango dira Iruñeko Condestable Jauregian


Arellanoko etxea

Arellanoko etxe erromatarra

Nafarroako Gobernuak parte hartu du Nafarroako Unibertsitateetako udako ikastaroen hamaikagarren edizioan eta datorren astean izango da. Bi monografikoren bidez, XXI. mendeko kode eta gatazkak eta aurkikuntza arkeologikoetan oinarrituta Nafarroako historia aztertuko dira.

Monografiko horietatik lehena, "Maravillas de Navarra III. La historia bajo el suelo. Arqueología de Navarra" (Nafarroako Mirariak III. Historia lurpean. Arkeologia Nafarroan) Iruñeko UNEDek antolatu du eta irailaren 19tik 21era egingo da Iruñeko Condestable Jauregian.

Ikastaroaren lehen egunean, irailaren 19an (astelehena), historiaurrea eta protohistoria aztertuko dira Nafarroan aurkitutako lehen aztarnak oinarri hartuta, eta Erromaren aurretik 1.000 urte lehenagoko biztanleen bizimodua gerturatuko da, baita Burdin Aroko hileta errituak ere. Horretarako Castejonen aurkitutako Gazteluko nekropoliaz baliatuko dira.

Bigarren egunean baskoien lurraldeen populatzea eta Nafarroako erromanizazioaren garaia landuko dira. Arreta gehiena Pompelo (Iruña) eta Erromako Inperioko landa kokalekuak ziren villaeetan jarriko da.

Azken eguna Erroma ondorengo Iruñearen historiari buruzkoa izango da, Gaztelu plazaren azpian aurkitu zen hilerri islamikoaren inguruko hitzaldia eskainiko dute eta Eslabako Santa Cruz hiri ezezagunaren isilekoak argituko dira.

Hitzaldi guztiak landako eta ikerketako arkeologo aintzatetsiek emango dituzte. Haien mintzaldietan mintzagai izaten dituzten garaietako hondakinak argitara atera izan dituzte.

Wikileaks eta mundu arabiarreko errebolta sozialak

Bestalde, "Claves, conflictos y retos del s.XXI" (XXI. mendeko giltzak, gatazkak eta erronkak) ikastaroa NUPek antolatu du Nafarroako Administrazio Publikoarekin batera, eta irailaren 19tik 27ra izango da Iruñeko Condestable Jauregian.

Monografikoak gaur egungo lau gai aztertuko ditu, hitzaldien ziklo batean: justiziaren egitekoa, dopina kiroletan, mundu arabiarreko erreboltak eta Wikileaksen bidez isileko informazioa argitaratzea.

Ikastaroaren lehen egunean, José Antonio Martín Auzitegi Goreneko magistratuak Zuzenbide Estatuan justiziak duen egitekoa defendatuko du eta epaileek legeak egiteko funtsezko zatia izateko beharra aldarrikatuko du ¿Para qué sirven los jueces? (Zertarako balio dute epaileek?) hitzaldiaren bidez. Hurrengo egunean, irailaren 20an, Carlos Arrisbas kazetaria lorpen handiagoak eskuratzeko kirolari batzuen eta kanpoko laguntzen arteko loturari buruz jardungo da El dopaje en el deporte: épica, trampa y polémica (Dopina kirolean: epika, tranpa eta eztabaida) izenburuko hitzaldian.

Bestalde, irailaren 26an (astelehena), Emilio González Sevillako Unibertsitateko Historia eta Pentsamendu Arabiar Garaikideko iralasleak azken urtean hainbat herrialde arabiarretan gertatzen ari diren errebolta sozialak aztertuko ditu Claves de la situación del mundo árabe (Mundu arabiarreko egoeraren giltzak) hitzaldian.

Azkenik, Joseba Elola "El País" egunkariko kazetariaren mintzaldia El fenómeno Wikileaks (Wikileaks fenomenoa) gaiari buruzkoa izango da. Iturrien anonimatua bermatzen duten plataforma berriak agertu direnetik sortu den egoera berriari buruz hitz egingo du, besteak beste. Elolak osatu zuen bi astez Estatu Batuetako 250.000 kablegrama diplomatiko aztertu zituzten 30 profesionalen taldea. Kablegrama horiek ezkutuan eman zizkion Wikileaksi Estatuko Saileko kide batek.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa