(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Cadreita-Villafranca arteko lehen azpizatia esleitu du, % 30eko beherapenarekin ostirala, 2011.eko irailak 16


Astiz kontseilariak dagokion foru-agindua izenpetu du gaur goizean, Plangintza eta Azpiegituren Estatuko idazkaria izan den ekitaldi batean


Anai Astiz, Victor Morlán eta Roberto Jiménez

Anai Astiz esleipena izenpetzen, Victor Morlán eta Roberto Jiménez alboan dituela. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Nafarroan eraikiko den Abiadura Handiko korridorearen lehen azpizatia egikaritzeko obrak esleitu ditu, 8,5 kilometroko Cadreita-Villfaranca azpizatiari dagokiona, Castejon-Iruñerria zatiaren barnean

Hala jasotzen da Anai Astiz Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariak gaur goizean Castejonen izenpetu duen foru-aginduan. Ekitaldia Trenaren Museoan egin da, eta bertan izan dira: Victor Morlán Plangintza eta Azpiegituren Estatuko idazkaria; Roberto Jiménez lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko kontseilaria.

Obren egikaritzea COMSA SAU eta Construcciones Mariezcurrena SL enpresek osatutako ABEEari esleitu zaio 29.703.040 euroan; hau da, lizitazio-prezioaren gainean (42.426.854 eurokoa dela kalkulatzen da) % 30eko murrizketa. Obrak egikaritzeko epea 28 hilabetetakoa da. Jardunbide hori Nafarroa 2012 Planaren barnean kokatzen da.


Anai Astiz, Victor Morlán eta Roberto Jiménez

Ezkerretik eskuinera, Anai Astiz, Victor Morlán eta Roberto Jiménez Castejongo Trenaren Museoan. ( irudia handitu )

El comienzo de las obras del TAV supondrá una generación inicial de 150 puestos de trabajo, y se estima que a lo largo del proceso completo se empleará a unos 10.000 trabajadores, de los que alrededor del 85% serán navarros.

Gogora ekarri behar da proiektu honek ez diola eragingo Nafarroako Gobernuaren gastu-gailurrari, kostu guztia Sustapen Ministerioaren kargu geratuko baita. Kontseilariaren berak aipatu duenez, "inbertsioa Sustapen Ministerioarekin izenpetutako hitzarmen bati esker gauzatu da, hark finantzatzen baitu aurrekontu guztia. Era horretan, Nafarroan inbertitzeko aukera hori baliatuko dugu, Foru Erkidegoaren gastu-gailurrari eragin gabe, gainera. Halaber, Anai Astizek obra horiek egikaritzeko beharra dagoela azpimarratu du; izan ere, "ongizate-estatua garatzeko inbertsio hori egitea ezinbestekoa da".

Jiménez lehendakariordeak, berriz, nabarmendu duenez, esleipen honek Abiadura Handia Nafarroatik gero eta gertuago dagoela ziurtatzen du. Nafarroaren mugikortasun eta konektibitatea hobetzen lagunduko du bere egoera estrategiko pribilegiatua baliatzeko eta bere hazkunde ekonomikoarekin segitzeko".

Ekitaldian, Estatuko idazkariak Jiménez lehendakariordeari eta Astiz kontseilariari jakinarazi die Sustapen Ministerioak Europari eskatu diola Nafarroako tren-sarea Europako oinarrizko sarean sar dezala; horrek Europako funtsek dirua jartzea ekar dezake datozen jardunbideetan

% 30eko beherapena AHTeko Korridorearen lehen esleipenean

Cadreita-Villafranca lehen azpizati hau eraikitzeko, lizitazio-fasean hamasei proposamen onartu ziren. COMSA-Mariezcurrena ABEEa aukeratzeak kontratuaren zenbatekoa % 30ean jaistea dakar. Txosten tekniko baten ostean, kontratazio-mahaiak iritzi zuen "aurkeztutako eskaintza ez dela era ezohikoan txikia, eta lizitatzaile desberdinek eskainitako unitateko prezioak Administrazioak egindako beste obra batzuen garrantzi-maila berean zeudela". Horren ondorioz, Cadreita-Villafranca azpizatia COMSA eta Construcciones Mariezcurrena enpresei esleitu zaie eskaintza onuragarriena izateagatik, % 30eko beherapenarekin eta 28 hilabeteko egikaritze-epearekin.

Nafarroako Gobernuak Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariari baimena eman dio 2011ko maiatzaren 2ko aurreko akordioan ezarritako urtesariak birdoitzeko; hala, honako finantzaketa hau geratu da: 2,1 milioi euro 2011ko aurrekontuaren kargura; 13 milioi 2012ko ekitaldirako; beste 13 milioi 2013ko aurrekontuaren kargura eta, gainerakoa, 1.603.040 euro, 2014ko aurrekontuaren kargura.

Nafarroa, Europarekin tren-lotura egiteko ardatzean

AHT eraikita, Nafarroa Madril eta Europa erdialdearen arteko tren-korridore laburrenaren zati izango da. Anai Astiz kontseilariak horren inguruan azpimarratu du, "bidaiarientzat eta merkantzietarako prestazio bikainak dituen tren bat dela. Garraiatzeko eredu berritzailea, azkarra, segurua, iraunkorra eta lehiakorra da distantzia ertain eta luzeetarako, eta iristen den lekuen sare sozial eta ekonomikoa bultzatuko ditu".

AHTarekin, Nafarroa lotura-ardatzaren barnean izango da, Frantziaren bitartez, Europa erdialdearekin eta baita kontinenteko iparraldeko portu handiekin; horri esker, Nafarroan, enpresen esportazioak internazionalizatzeko eta handitzeko aukerak eskainiko dira. Logistika-sareak ere Nafarroan sustatzea aurreikusten da, eta baita Foru Erkidegoan lanpostu berriak sortuko dituen industria berriak ezartzea ere.

AHTarekin, Iruñea-Madril edo Iruñea-Bartzelona bidaia 2 ordu eta 5 minututan egingo dela kalkulatzen da eta Iruña-Zaragoza artekoa, ordubetean. Horregatik, denbora gehiago aurrezten den distantzia luzeko ibilbideetan, urtean 1,5 milioi ordu baino gehiago aurreztuko dela kalkulatzen da. Nafarroako BPGd-a aintzat hartuta eta denbora hori maila ekonomikoetara pasata, urtean 60 milioi euro aurreztuko zen.

Bestalde, eta abiadura handiko sarea ezartzeak duen inpaktu-azterketaren arabera, urtean 26.945 CO2 tona murriztuko da, eta Foru Erkidegoan turista eta bisitarien kopurua urtean % 5 igoko zela aurreikusten da. Horrenbestez, sektore horretan 300 bat lanpostu sortu edo gorde ahal izango dira. Gainera, AHTak eragin positiboa izango du Iruñerrian; izan ere, proiektu horri esker, hiriaren barneko aldeak zeharkatzen dituen egungo trenbidea kendu egingo da.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa