(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak Osasun Mentaleko irakaskuntza-unitate multiprofesional bat izango du ostirala, 2011.eko irailak 16


Foru Gobernuak, berriki, arlo horretan bere espezialistak prestatzeko sistemaren aldeko akreditazioa jaso du Estatuaren eskutik


Nafarroak Osasun Mentaleko irakaskuntza-unitate multiprofesional bat izango du, izaera multiprofesionaleko lehenengoa Nafarroako Gobernuaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren barnean. Foru Gobernuak, berriki, arlo horretan bere espezialistak prestatzeko sistemaren aldeko akreditazioa jaso du Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasunerako Ministerioaren eskutik. Hala, arlo horretako espezialista ezberdinen prestakuntza behin betikoz sustatuko da.

Jada abian den Osasun Mentaleko irakaskuntza-planaren aitorpena da hori, eta horren ondorioz, Nafarroan estreinakoz BAME sistemaren bidez Osasun Mentaleko Erizaintzan espezializatutako prestakuntzako 3 lanpostu eskainiko dira. Eskaintza hori urtean Psikiatrian hiru espezialista prestatzeko eta beste hiru Psikologia klinikoan prestatzeko aurretiazko akreditazioaren osagarri da, eta 1984. urtetik eta 1993. urtetik egiten zena, hurrenez hurren.

Irakaskuntza-unitatearen helburua izango da Nafarroako Osasun Mentaleko sarearen giza baliabideak eta laguntza-dispositiboak kapitalizatzea, Psikiatrian, Psikologia klinikoan eta Osasun Mentaleko Erizaintzan espezialistak prestatzeko. Unitate horrek irakaskuntzako metodologia aurreratuenak barnean hartuko ditu: alde batetik, espezialitate bakoitzerako prestakuntza zehatz bat, eta bestetik, Osasun Mentaleko espezialitate guztietarako zeharkako prestakuntza bat. Gainera, kalitate-plan bat garatzea dakar, eta horrek Osasun Mentaleko espezialitate bakoitzaren prestakuntza hobea bermatuko du.

Nafarroako Osasun Mentalaren sareak duen helburua, Foru Erkidegoan buru-desoreken tratamendua era integratuan jorratzea da. Desoreka horiek ohikoenen artean daude, eta biztanlerian ezintasun handiena sortzen dutenak dira. Etiologia eta tratamendua konplexuak dira, faktore biologiko, psikologiko eta sozialek elkar eragiten baitute; hortaz, nahitaez diziplina anitzeko eran jorratzea eskatzen dute, eta Osasun Mentaleko profesional ezberdinek esku-hartzera behartzen du (psikiatrak, psikologoak, erizainak eta gizarte-langileak), gero eta laguntza espezializatuagoa, integratuago batekin eta gaitasunetan oinarritutakoa.

Irakaskuntza-unitatearen akreditaziorako aurkeztutako dokumentazioa txosten zehatz bat izan da. Irakaskuntza-kalitatearen estandarretan egindako txosten honek Nafarroako Osasun Mentaleko laguntza-dispositibo guztiak zehazten ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa