(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak InfoNavarra 012 Internetera zabalduko du

ostirala, 2011.eko irailak 16

Gaur egun dagoen telefono bidezko eta aurrez aurreko arretaz gain, gizarte sareak eta posta elektronikoa gehitu dira

Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak InfoNavarra 012 espazio berrietara zabalduko du, gizarte sareetara, posta elektronikora eta aurrez aurreko kontsultara. Horixe azaldu dute gaur goizeko prentsaurrekoan Roberto Jiménez lehen presidenteorde eta Lehendakaritzako,  Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak eta Guzmán Garmendia  Partaidetza eta Teknologia Berrien zuzendari nagusiak.

Mintzaldian, Jiménez presidenteordeak esan du "Partaidetza gardentasuna, parte hartzea eta elkarrizketa direla" eta "asmoa ahalik hiritar gehienetara iristea denez, Gobernuko komunikazio kanalak indartu direla".

Duela urtebete Tuteran, eta geroago Iruñean, InfoNavarra 012ren lehen bulegoa ireki ondoren, Nafarroako Gobernuak gobierno@navarra.es helbidea sortu du bide horretatik herritarren beharrizanei erantzuteko.

Gizarte sareei dagokienez, Nafarroako Gobernuak @navarra profila sortuko du Twitterren InfoNavarra 012ren bidez Foru Erkidegoari buruzko edozein galderari erantzuteko (eguraldia, jarduera edo ekitaldi bereziak, zinemako ikuskizunak edo errepideen egoera, besteak beste). Facebooken ere Foru Erkidegoari buruzko profila egongo da (Facebook.com/GobiernoDeNavarra), eta, horren bidez, InfoNavarra 012k zalantzak argitu, kexak eta iradokizunak jasoko ditu eta erabiltzaileekin komunikatuko da. Tuentin, 14 eta 24 urte arteko gazteentzako gunean, Tuenti.com/InfoNavarra orrialdea izango du. Ikus-entzunezko irudiari dagokionez, Youtuben ere YouTube.com/InfoNavarra izeneko profila sortuko da.

Guzmán Garmendia Partaidetza eta Teknologia Berrien zuzendari nagusiak adierazi duenez, "sortu diren profil guztiak daude martxan gaur goizetik hasita". 

Horietan guztietan erabiltzen diren hizkuntzak euskara eta gaztelania dira, eta, aurreikusi denaren arabera, kanal horietan laster ingelesez ere parte hartu ahal izango da. Zerbitzu berri horiez Iruñeko eta Tuterako InoNavarra 012ko langileak arduratuko dira, langileak gehitzeko beharrik izan gabe, izan ere, orain arteko baliabideez baliatuta lan egingo da.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa