(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 45 milioi euro inguru bideratu ditu 2007tik automozioaren sektorera

ostirala, 2011.eko irailak 16


Gainera, enpresei babesa eman zaie berrikuntza prozesuetan kenkari fiskalen bidez


Nafarroako Gobernuak "Nola indartu daiteke Nafarroako automozioa munduko merkatuan?" gaiaren inguruko laneko bilera egin du gaur goizean CITEAN zentro teknologikoaren egoitzan. Bilera horretan, sektoreko ordezkariek ibilgailuen merkatua eta haien ikuspegiak aztertu dituzte.

Nafarroako Gobernuak 45 milioi euro inguru bideratu ditu 2007tik I+G+B proiektu eta inbertsioetara eta enpresei babesa eman die berrikuntzako prozesuetan kenkari fiskalen bidez.

Gaurko bileran Ivan Hodac Ibilgailuen Ekoizleen Europako Elkarteko (ACEA) idazkari nagusia; Jorge San Miguel Nafarroako Gobernuko Enpresa eta Berrikuntza zuzendari nagusia; Luis Álvarez de Eulate CITEANeko zuzendaria; Ramón Bultó Volkswagen Navarrako Produktuen alorreko zuzendaria; Adelfio Zanat Icer Brakeseko zuzendari teknikoa eta, Europako Parlamentuaren ordezkari, Pablo Zalba eurodiputatu nafarra izan dira.

Automozioa Nafarroako industriako sektorerik garrantzitsuena da. 2010ean aurreko urtean baino % 16,2 gehiago ekoiztu zuen, 4.678 milioi euroren truke. Sektore hori Nafarroako ekonomiako garrantzitsuena ere baliteke izatea. Industriako Balio Erantsi Gordinaren (BEG) % 18,1 ematen du eta Nafarroako ekonomia osoaren % 4,2.

Enpleguari dagokionez, sektoreko 114 enpresetan 11.386 langile daude, eta horiek Foru Erkidegoko langile guztien % 4 dira. 2010ean, sektoreko enpleguak % 3 egin zuen gora aurreko urtearekin alderatuta, eta Nafarroan enplegu gehien sortu zuen sektorea izan zen.

Sektoreak Nafarroako ekonomian duen garrantzia estatu osoarentzat duena baino askoz handiagoa da. Estatuan, automozioa industriako BEGren % 8,3 da (% 18,1 Nafarroan) eta enpleguaren % 1,1 sortzen du (% 4 Nafarroan).

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Automozioaren Klusterra sortzea bultzatu zuen. Kluster horretan batzen dira sektoreko eragileak (enpresak, agente sozialak, zentro teknologikoak eta unibertsitateak) eta, horren bidez, Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoa dinamizatzen da modu koordinatuan lan egiteko sektoreko interesen eta erronka estrategikoen alde.

Jorge San Miguel Nafarroako Gobernuko Enpresa eta Berrikuntzako zuzendari nagusiak gaurko bileran esan du "Nafarroa Moderna Planean zehaztutako ildo estretgikoetan oinarrituriko ereduaren aldeko apustua egiten ari dela, berrikuntzarako eta enpresek aurrera egiteko leku erakargarria izaten jarraitzeko". Hazkuntza horren oinarria "gure enpresen lehiakortasuna handitzea eta horien arteko lankidetza esparrua" izan behar da. San Miguelek adibide gisa Europako Inbertsio Bankua jarri du, izan ere, "plan honen aldeko apustua egin du 250 milioi euro emanez datozen hiru urteetan Plan Modernarekin bat datozen sektoreetako proiektuetan inbertitzeko; horien artean, ibilgailu iraunkorraren bidez automozioaren sektorearen garapena dago".

Azkenik, Luis Álvarez de Eulate CITEANeko zuzendariak esan du berak zuzentzen duenaren moduko zentro teknologikoak "Nafarroan espezializaturiko azpiegituren eta giza baliabideen eskaintzari balioa eman diezaiekeela. Guztion lana da baliabide hori bi helburu kontuan izanik erabiltzea: gure erkidegoan ezarri nahi diren enpresak erakartzea eta dagoenenko daudenen egonkortasuna indartzea".

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa