(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 182.360 euro bideratuko ditu Petö metodoaren bidezko tratamendura

astelehena, 2011.eko irailak 19


Onuradunak garuneko paralisia edo antzeko trastorno neurologikoak dituzten 16 urtetk beherakoak izango dira


Nafarroako Gobernuak 182.360 euro bideratuko ditu Petö metodoaren bidezko tratamendurako laguntzen deialdira

Haurra ikasten

Nafarroako Gobernuak garuneko paralisia edo antzeko trastorno neurologikoak dituzten 16 urtetik beherakoentzako Petö metodoaren bidezko tratamendu osoa edo erdia ordaintzeko diru-laguntzen deialdia onesti du. Onartu den gastua 182.360 eurokoa da.

Onuradunek baldintza hauek bete behar dituzte: 16 urtetik beherakoak izan, Nafarroa bizileku egonkorra izan, garuneko paralisia edo antzeko prozesu neurologikoa izatearen diagnostikoa egin izatea mediku batek, eta 2011n Petö metodoaren bidezko tratamendua jaso izatea.

Eskaerak aurkezteko epea datorren urriaren 31n amaituko da.

Petö metodoa

Petö metodoa edo jokabidearen heziketa errehabilitazio sistema integrala, bizia eta aktiboa da, eta heziketako eta pedagogiako metodoak eta estrategiak biltzen ditu garuneko errehabilitazioaren alorrean. Metodoaren oinarria nortasuna oro har garatzea da, pazienteen parte hartzearen eta ikaskuntza aktiboaren bidez. Lortutako ikaskuntza eguneroko bizimoduan aplikatzea da helburua.

Xede nagusia disfuntzioren bat duten pertsonek gaitasun motoreak, kognitiboak eta afektiboak ahalik gehien garatzea ahalbidetzea da, gizarteko kide aktiboak izan daitezen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa