(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Maitasuna eta marketing pertsonala Nafarroako unibertsitateetako bi uda-ikastarotan presente izango dira astelehena, 2011.eko irailak 19


Iruñea eta Tuteran egingo dira, eta Iruñeko nahiz Tuterako UHUNak eta ESIC Nafarroak antolatu ditu


Maitasuna eta marketing pertsonala udako bi ikastarotan presente izango dira.

Gazte bat egunkarian enplegu bila.

Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak kolaboratzen duten Nafarroako unibertsitateetako udako ikastaroen hamaikagarren edizioak, marketing pertsonalari eta maitasunari eta bere itxura ezberdinei buruzko monografikoak ditu bere programazioaren barnean.

Lehenengoa ESIC Nafarroa negozio-eskolak eta Tuterako UHUNak antolatzen dute, eta asteartean, irailak 20, izango da bi egoitzetan goiz eta arratsaldeko ordutegian, hurrenez hurren.

"Marketing pertsonala. Enplegua bilatzeko trebeziak" izeneko ikastaroa bi zatitan banatzen da: foroen parte-hartzearen inguruan diharduen on line bidezko ikastaro bat, eta David Rhymes filologoak eta ESICeko e-learning-eko zuzendari teknikoak eta Juan Antonio Carrasco zentro bereko Lanbide Karreren Departamentuaren zuzendariak emandako hitzaldi bat. Bertan, lan-elkarrizketa bati aurre egiteko orduan kontuan hartu beharreko giltzarriak aztertuko dira.

Ikastaroan azpimarratuko da batez ere, norberak nahi duen lanpostua lortzeko orduan marketing pertsonalak zer garrantzi duen; horretarako, lehiatik bereizten jakitea beharrezkoa da, kontratazioa berak enpresarentzat zer onura ekartzen dizkion nabarmenduz eta lan-jarduerari lotutako egoera bakoitzaren komunikazio-gaitasuna bermatuz.

Azkenik, hautaketa-prozesu bati aurre egiteko giltzarri eta aholkuak emango dira; horretarako, konbentzitzen duen komunikazioa aukera garrantzitsuenetako bat dela aipatuko da. Ildo horretatik, ahozko alderdiak nahiz ahozkoak ez direnak nabarmenduko dira, eta elkarrizketa-eredu bat entseatuko da izan daitezkeen galdera eta erantzunen adibideekin.

Amodioa eta haren formak

Bigarren ikastaroa irailaren 20tik 23ra emango da "Maitasuna eta bere formak" titulupean. Iruñeko UHUNak antolatuta, sentimendu hori hainbat ikuspegitatik aztertuko da, eta hura aurkezten den itxura ezberdinei buruz hausnartuko da.

Programa Iruñeko UHUNaren egoitzan izango da, eta lau hitzalditan banatuko da. Lehenengoa Javier Urra Madrilgo Complutense Unibertsitateko psikologo eta irakasleak eskainiko du "Familiaren barneko amodioa. Proiektuak eta konpondu ezinak" tituluarekin. Hurrengo egunean, Eduardo Jáuregui psikologoak "Maitasuna eta umorea: bihotzaren alde dibertigarria" hitzaldia emango du.

Ikastaroaren hirugarren jardunaldiak Iruñeko UHUNaren Psikologia Departamentuko irakasle Luis Arbearen "Maitasun solidarioa: gu baino harago" hitzaldia hartuko du barnean. Azkenik, ostiralean, irailak 23, Javier Sádaba Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Etika eta Erlijioaren Filosofiako katedratikoak programa itxiko du "Pasiozko maitasuna" hitzaldiarekin.

 

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa