(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Pirinioetako Hegaztien II. Jardunaldietan parte hartu du

astelehena, 2011.eko irailak 19


Lindus lepoan jarri dute behatoki finkoa, hura baita hegazti migratzaileen Europako bigarren pasabiderik garrantzitsuena


Ugatza hegan

Ugatza hegan ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Pirinioetako Etxalar, Auritz eta Bertiz herrietan egiten ari diren Hegaztien II. Jardunaldietan parte hartu du. Bertizko Jaurerria Natur Parkeak eta Mírame, Navarra al Natural enpresek antolatu dituzte, eta hainbat erakunde naturalista eta ornitologiko izaten dira bertan, esate baterako, SEO/BirdLife, Gorosti, Aranzadi eta Ligue pour la Protection des Oiseaux.

Jardunaldiak irailaren 17tik urriaren 2ra arteko asteburuetan izango dira jardueren progama baten bidez hegaztien mundua erakusteko. Programa horren barruan argazki erakusketak, erakustaldi didaktikoak, pelikulen emanaldiak, adituen hitzaldiak, habia-kutxak jartzeko tailerrak, haurrentzako ipuinen irakurketa dramatizatua eta segwayetan ibilaldiak egingo dira.

Topaketa horietako partaideak hauek dira, besteak beste: Nafarroako Gobernua partaide duen mugaz gaindiko Lindus proiektuko kideak, Aurizko Udala eta Ligue pour la Protection des Oiseaux elkarte frantsesa. Proiektuaren helburua Lindus (edo Lindux) lepoan hegaztiak behatzeko postu finko bat jartzea da, hegaztien Europako bigarren pasabiderik garrantzitsuena delako Gibraltarko itsasartearen atzetik. Mendi lepo horretatik igarotzen da hegaztiek Europa hegoaldean eta Afrika iparraldean negua pasatzeko egiten duten bidea.

Proiektu horrek bi helburu ditu: lepotik pasatzen diren hegaztiak erroldan jasotzea eta lekua turismo ornitologikorako helburu gisa sustatzea. 2010eko abuztu eta iraila artean, Lindusen lan egin zuten bolondresek 54 espezietako 23.418 hegazti jaso zituzten erroldan. Erdiak zapelatz liztorjaleak (Pernis aviporus) izan ziren, baina mirotz lepazuria (Circus macrourus) bezalako espezie arraroak ere ikusi ziren. Adituen arabera, Lindus lepotik Mendebaldeko Paleartikoko harrapari migratzaileen % 70 pasatzen ikusi ziren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa