(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 370.000 euroko diru-laguntza eman du NUPko ikertzaileak prestatzeko asteartea, 2011.eko irailak 20


Deialdiaren barnean doktoretza aurreko 19 laguntza eta doktoretza ondorengo beste lau sartzen dira


Nafarroako Gobernuak gehienez ere 367.569 euroko laguntzen deialdi bat onartu du Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileek prestatzeko. Unibertsitate horretan doktorego-tesia egin nahi duten goi-unibertsitario titulatuentzako 19 beka dira, eta beste lau laguntza doktore-titulua 2008ko urtarrilaren 1a baino geroago lortu duten ikertzaileentzat.

1999. urtetik sustatzen ari den deialdi honen helburua, bikoitza da. Alde batetik, doktoretza aurreko esparruan ikerkuntzan hasteko bideari bultzatzea, eta bestetik, doktore-titulua lortu berri duten pertsonen ikerkuntza-gaitasuna sustatzea.

Gogora ekarri behar da, laguntzak gehienez ere 40 hilabetez irauten dutela doktoretza aurreko kasuan, eta bi aldi ezberdinetan: beka fasea, 24 hilabetetako gutxieneko iraupenarekin eta hilean 1.120 euro gordin jasoz; eta kontratuaren fasea, gutxienez sei hilabetetakoa eta gehienez 2 urtetakoa izan behar duena, eta 14 soldatari dagozkion 1.150 euro jasoz hilean.

Doktoretza ondorengo laguntzen kasuan, lan-kontratu bidez gauzatuko dira onuradun eta NUParen artean. Kontratuak gehienez ere urtebete iraungo du eta urtean 15.800 euro gordin jasoko dira (1.200 euroko 14 soldata).

Deialdian parte hartu ahal izateko eskaerak NUPko erregistro orokorrean aurkeztu ahal izango dira, 08:30etik 14:30era, astelehenetik ostiralera, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean, azaroaren 26koa, aurreikusitako edozein baliabideen bidez, irailaren 28a bitartean. Laguntza-modalitate bakoitzerako eskatutako baldintzak data horretan bete beharko dira, doktoretza ondorengo laguntzen kasuan salbu; azken kasu horretan, doktorearen betebeharra 2011ko azaroaren 1ean bete beharko da.

Eskatzaileen baldintzak

Doktoretzaren aurreko laguntzak eskatzen dituzten pertsonek honako egoera hauetakoren batean daudela egiaztatu beharko dute: lizentziatu, ingeniari, arkitekto edo baliokide den titulua eskuratzeko eskatutako ikasgai guztiak onartuta izatea, karrera-amaierako proiektua barne; unibertsitate-masterreko titulu ofizial espainiar bat izatea; maila bereko titulu bat izatea Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Espazioaren hezkuntzako goi-erakunde batek emanda; maila bereko titulu bat Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Espazioarekin zerikusirik ez duten beste hezkuntza-sistema batzuekin bat etorriz lortutakoa, eta herrialde emailean ahalmena emango diona doktoretzako irakaskuntzetan sartzeko.

Eska daitezkeen beste baldintza batzuk dira: unibertsitate-masterreko Espainiako titulu ofizial bat, baldin eta hautagaiari masterra egiteko ahalbidetu zion titulua diplomatuaren Espainiako titulu ofizial bat bada, irakaslea, arkitekto teknikoa edo ingeniari teknikoa, edo maila baliokidea duen Espainiako edo atzerriko beste tituluren bat; unibertsitateko master baten edo zenbaiten 120 kreditu gainditzea; eta gutxienez 300 kredituko iraupena duen graduko titulu ofizial bat izatea.

Eskatzaile modura deialdi honetatik at geratzen dira, doktoretza-tesi bat lortzea xede duten eta beste laguntza homologarri batzuk izan dituzten guztiak.

Aldiz, doktoretza ondorengoko laguntzak eskatzen dituztenei, 2011ko azaroaren 1ean doktore izatea eskatuko zaie, NUPeko talderen batean ikerkuntza-ildo baten sartzea, unibertsitatean urte honetan erroldatuta; eta laguntzaren zuzendariaren eta ikerkuntza-taldeko arduradunaren oniritzia.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa